UBEDA
ANAIEN BLOGA Blogean, Bide Ertzean eta gehiago...
DON
INORREZ BIDEOAK Youtube
atalean bideo ugari ikusgai...
Hari Orkestraren
grabazioari buruzko hamar minutuko dokumentala, Fran Iturberen
eta Joserra Senperenaren grabaketa sesioak,...
DON
INORREZ Hitzak:
Jose Luis Otamendi
(argitaratu gabea)
Don Inorrez
deitzen didate
eta ni sasi artean iratzarritako
izurde bat naiz
arnasa har nezake
baina ito egiten naiz
zer dira mendi elurtuok
bakartasun hau
itsasoa hemen
non dago
hegaka
beti iparra
seinalatzen duten
txoriez ez naiz fio
eta orain
lokartzen banaiz
sasi artean esnatuko al naiz berriro
zer dira mendi elurtuok
bakartasun hau
itsasoa hemen
non dago
arnasa
har nezake
baina ito egiten naiz
nire
kidekorik ez dago
bakartasun hau…
nola iritsi naiz honaino
Pop
doinuak dira nagusi Bide Ertzeanen lehen diskoetan. Harik
eta 2000 urtean, “Grisa” diskoa argitaratu zuten
arte. Rock doinuetan ere, Tolosaldeko boskotea ondo moldatzen
dela frogatzen duen diskoa.
Geroztik, eta Joserra Senperena donostiar pianojolearen
laguntzaz, boskotearen zuzenekoak indarrean, sendotasunean
eta sentsibilitatean irabazi dute. Sormenean ere, aurrerapauso
handia eman du taldeak azken urteotan. 36ko gerran oinarritutako
“Non dira” disko goraipatua da, honen guztiaren
lekuko.
2008an, taldearen hamargarren urteurrenean, zuzeneko diskoa
prestatzen hasi ziren. 2009ko urtarrilaren 16an Tolosako
Leidor aretoan eskaini zuten kontzertua gogoangarria izan
zen. Aparta. Errepikaezina. Sarrera denak agortu ziren.
Giroa primerakoa izan zen eta taldeak inoizko emanaldi ikusgarriena
eskaini zuen. Eszenografia zainduak asko lagun zuen azken
horretan. Aspaldiko doinuak berreskuratu zituzten, doinu
berriak entzuteko aukera izan zen eta, batez ere, taldea
10 urtetan asko hazi dela ikus ahal izan zuten Leidorrera
hurbildu zirenek.
Hamar
urteko ibilbidea
Ez da erraza. Are zailagoa, diskoz disko nortasun propioa
osatzen joatea. Musikaren mundua aldakorra da, gorabehera
askoren baitan daude musika taldeak. Euskal Herrian, gainera,
merkatua txikia da berez, eta ildo jakin batzuen baitan
mugitzen da. Horregatik, 1998an, Bide Ertzean taldea martxan
jarri zen garaian, rock gogorretik urrun zegoen proposamen
bat defendatzea ez zen gauza erraza.
Baina
Bide Ertzean taldekoak tematiak izan dira. Baina tematia
izatea ez da nahikoa. Urtez urte, ibilbide koherente bat
osatu dute. Eta kantuz kantu, euren proposamena findu, euren
estiloa zehaztu eta euren ibilbidea sendotzea lortu dute.
Ukitu propioa lortu dute, berezkoa. Beste taldeetatik bereizten
den zigilua. Eta hori da talde batek egin dezakeen ekarpenik
handiena. Iturri zaharretik, ur berria edanez, proposamen
propio baten jabe egitea.
Etxeko
posta helbidea
eta taila zehaztu (baita mutilarentzat edo neskarentzat
den).
10
euro + Gasto envío
Disketxea
/ Disquera
Gaztelupeko Hotsak
Estudioa
/ Studio
Ederra
2009ko
urtarrilaren 18a:
"Horrela
laburtuko dugu urtarrilaren 16ko kontzertu-ospakizuna.
Taula gainean izan ginenok zein alboan izan genituen
teknikari eta laguntzaileek ordu asko egin genituen
lanean. Orain, lana behar bezala bukatzea baino ez zaigu
falta. Ea berandu baino lehen, buruan dugun CD-DVDa
plazaratzeko moduan garen. Lerro hauen bitartez, eskerrak
eman nahi dizkiegu denei. Baina bereziki, Leidorrera
hurbildu zineten lagun guztioi. Hunkigarria izan zen
jaso genuen harrera. Festak Mescal tabernan izan zuen
jarraipena. Laster arte, lagunok. Kantuari keinu eginez,
zuekin kantatzeko jaio bide ginen mundura".
,dí"a
::: 2012.3.02:
Zaindu
lagunok
Izurdea
Zurriolan agurtu genuen
Nola esan, nola adierazi… Eskerrik asko. Thanks.
Merci. Gracias. Bira amaiera polita, Donostiako Kursaalekoa.
Berotasun handia sentitu genuen eta horrek indar handia
eman digu. Zaindu lagunok. Izango duzue gure berri!
Gorka
Urbizu eta
Toño Muro ere arituko dira
Donostiako saioan
Ostegun
honetan Donostiako Kursaal aretoan, 20:00tan
2010eko
irailean argitaratu zuen Bide Ertzean taldeak "Don
Inorrez" diskoa (Gaztelupeko Hotsak). Geroztik,
emanaldi asko eskaini dituzte. Kantu eta egitasmo berriei
ekin aurretik, ordea, "Don Inorrez" bira behar
bezala itxi nahi dute non eta Donostiako Kursaal bezalako
toki zoragarri batean.
Ohar
honen bidez, nobedade batzuk iragarri nahi ditu taldeak:
Kursaalen, birako azken kontzertuan, bi gonbidatu berezi
arituko dira Bide Ertzeanekoekin batera. Berri Txarrak
taldeko Gorka Urbizu kantaria eta Balerdi Balerdi taldeko
Toño Muro kantaria.
Kursaalerako sarrerak dagoeneko salgai daude.
Bide Ertzean Don Inorrez / Bira
amaiera / The last show Ima Ubeda Fran
Iturbe Joserra Senperena Karlos Aranzegi Joni Ubeda
"Don Inorrez" diskoaren inguruko emanaldi
sorta berria
Azken
asteotan, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi eta Joni Ubeda
zuzenean aritu dira Bide Ertzean Trio moduan. 2012ko
lehen egunetan, ordea, Bide Ertzean boskote bilakatuko
da beste behin ere. Hala osatu zuten “Don Inorrez”
diskoa (Hotsak, 2010), bost musikariren artean eta hala
arituko dira, boskote moduan, urtarrilerako iragarri
duten biran.
2010eko
udazkenean argitara eman zuten disko horrek uste baino
harrera hobea izan du. “Leidor Sessions”
zuzeneko CD-DVDaren ondoren (Hotsak 2009), “Don
Inorrez” diskoak zaila zuen bidea egitea.
Ez duelako zuzeneko diskoaren arrabotsa. Baina kantu
berriek erronka ondo baino hobeto gainditu dute.
Inoiz
baino gehiago bidaiatu dute (Bartzelonan eta Londresen
ere aritu dira 2011n) baina 2012ko urtarrileko saioetan
etxe inguruan ibiliko dira: urtarrilaren 6an Atarrabian
Hatortxu Rock jaialdian, urtarrilaren 7an Andoaingo
Bastero aretoan eta urtarrilaren 8an Elgetako Espaloia
Kafe Antzokian. Urtarrilaren 13an, aldiz, Eibarko Coliseo
antzokian.
Fran
Iturberekin eta Joserra Senperenarekin batera taula
gainean berriro elkar topatzeko desiatzen daude Karlos
Aranzegui, Joni Ubeda eta Imanol Ubeda.
Kontzertuen xehetasun gehiago Agenda atalean.
Kantu
berria argitaratuko da bilduma batean
"Adarrartean" du izena kantuak, trio
modura grabatua
Intxorta
1937 kultur elkarteak disko-liburu bat plazaratuko du
Durangoko Liburu eta Disko Azokan. “Noiz arte
justiziarik gabe” du izena eta lan honen abiapuntu
Sunti Amilibiaren ipuinak izan dira. Eta ipuin bakoitzean
oinarrituz, kantu bana idatzi dute Anger, Gose, Petti
& Andoni, Xarma eta Bide Ertzean taldeek. Kantu
guztiak berriak dira, disko liburu honetarako propio
idatziak. “Adarrartean” du izena Bide Ertzeanek
konposatu duen abestiak.
Sunti Amilibiak (Donostia, 1917) “El diario de
la nostalgia” liburu autobiografikoa argitaratu
zuen 2006an. Maria Asuncion Amilibia Matxinbarrena 1917ko
abenduaren 14an sortu zen, Sei neba zituen, denak bera
baino zaharragoak. Zaharrena, Jose Mari, Bizkaiko Gobernadorea
zen auto istripu baten ondorioz hil zenean, 1933an.
Gainerako bostak hasieratik borrokatu ziren 1936an altxatutako
faxisten aurka; bostei egokitu zitzaien oinazea eta
hondamendia.
Berak ere, Maria Asuncion Amilibiak, erbesteratu beharra
izan zuen, Santanderra lehenik, Frantziara gero, eta
Txilera azkenik.
Abenduan argitaratuko den “Noiz arte justiziarik
gabe” CD-liburuko ipuinak eta kantuak Sunti Amilibiaren
testuetatik abiatzen dira.
Ostiral
honetan bertan Tolosako Topic aretoan
Sarrerak lehiatilan edota Internet bidez eskuragarri
daude
Une
politak taula gainean
Zuzenekoetan lagunak aritu dira kantuan gurekin
9
Udaren
atarian eskainitako emanaldietan une gogoangarriak bizi
izan ditugu taula gainean. Balerdi Balerdiko Toño
Muro, Sokaideko Naroa Gaintza, Gozategiko Imanol Goikoetxea
edota Berri Txarrakeko Gorka Urbizu izan dira gure gonbidatuak
azken emanaldietan. Plazer handia, guretzat. Biba zuek!
Don
Inorrez ikusi dugu
San Josera bidean...
Datorren astean, Iruñean eta Larrabetzun
arituko gara
Gutxitan
izaten da. Hiru kontzertu jarraian egin behar izatea.
Ez gaude horrelakoetara ohituta. Baina gogo handiz ekin
genion erronkari. Eta orain, nekeak gainditzen hasiak
garen honetan, beste hiru emanaldi jarraian egiteko
irrikitan gaude berriz ere. Hiruetan lehena Bilbon eskaini
genuen. Beti da plazer handia Kafe Antzokira itzultzea.
Jende atsegina lanean eta entzule atseginak rock and
rollaren aterpe eder horretan. Plazer handia da, era
berean, bidean Quique Gonzalezekin elkar topo egitea.
Aspaldiko lagunekin elkartzea bezala. Bigarrena izan
zen Quiquerekin Irungo Amaia Antzokian eskaini genuena
eta, gure harridurarako, jendeak adi-adi entzun zituen
gure kantu denak. Hirugarren saioa Iruñean eskaini
genuen. Onki Xin tabernan. Toño Balerdi Balerdiko
kantariarekin abesti bat abesteko ohorea izan genuen
eta, bitxikerien artean, "Esan bare" sekula
argitaratu ez dugun kantua abestu genuen. Datorren astean
itzuliko gara zuzenekoetara. Iruñean eta Larrabetzun
ditugu hitzorduak. Agenda dituzue xehetasun gehiago.
Kutxa
Kultur jaialdiak bigarren edizioa aurkeztu du. Jarduera
ezberdineko ekitaldiak iragarri dira udaberri honetarako.
Eta tartean da, Quique Gonzalez eta Bide Ertzeanek eskainiko
duten kontzertua, datorren maiatzaren 27an ostirala,
Irungo Amaia Antzokian. 20:00etan zabalduko dituzte
ateak. Sarrerak dagoeneko salgai daude Servikutxa, Telekutxa
eta kutxa.net zerbitzuetan.
Sopelako kontzertua grabatu egingo du ETBk
Martxoak 25, ostirala.
22:30 | Sopela, Kurtzio
Akabo birusak. Sasoiko gaude berriro. Eta akaso,
lehen baino gogotsuago. Denbora tarte honetan eta, halabeharrez,
bi kontzertu bertan behera utzi baditugu ere (Bilbon
eta Iruñean), ea datozen hilabeteetan data horiek
berreskuratzen ditugun.
Bien bitartean, “Don Inorrez” diskoaren
aurkezpenekin jarraitzen dugu. Martxoaren 11n Lakuntzako
Sorgiñak-en hirukote moduan aritu ginen arren,
datozen emanaldietan ohiko formaziora itzuliko gara.
Hala joko dugu Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, datorren
martxoaren 25ean.
ETBk
grabatu egingo du Sopelako emanaldia eta, aurrerago,
“Gaztea Live” saioan eskainiko dute gure
kontzertua. Berezia izango da emanaldia, “Don
Inorrez” diskoko kantuak eskaintzeaz aparte, gure
errepertorioko beste doinu batzuk ere eskaintzeko asmoa
dugulako.
Sarrerak
dagoeneko salgai dira Sopelako Gazte Bulegoan. Egunean
bertan ere, Sopelako leihatilan izango dira salgai.
Hala ere, ohar txiki bat. Aretoa txikia da, beraz, badaezpada
eta tokia ziurtatzearren, sarrera aldez aurretik erostea
komeni da.
Info
gehiago:
Sopelanako Gazte Bulegoa
Mendieta kalea 11, Kurtzio Kultur Etxea
Telefono zenbakia: 94 406 55 05
E-posta: oij@sopelana.net.
Bertan
behera Bilboko
eta Iuñeako kontzertuak
3 Bilbo Kafe Antzokia
| 5 Iruñea Onki Xin
OHARRA: Bide Ertzean taldeak asteburu honetan
eskaini behar zituen kontzertuak bertan behera gelditu
dira kantaria gaixo dagoelako. Barka eragozpenak.
Don
Inorrez, Bilboko
Kafe Antzokian
Martxoak 3 osteguna | 21:30
| Bilbo Kafe Antzokia
Ez gara Inauteri zale eredugarrienak. Eta aspaldi
kendu ziguten tolosar zuzenaren titulua. Hau guztia
diogu arrazoi sinple batengatik: martxoaren 3an osteguna,
Bilboko Kafe Antzokian arituko gara. Ba Bilbora, “Don
Inorrez” aurkeztera hurbilduko garen egunean bertan
hasiko dira Inauteriak Tolosan… Eta handik bi
egunera, Inauterietako larunbatean, Iruñeko Onki
Xinen jotzeko hitza eman dugu Bide Ertzean Trio formatoan.
Ez gara eredugarri eta ez dugu izan nahi. Eta ez ditugu
tituluak maite. Baina ez pentsa, denetarako denbora
izango dugu, eta zuzeneko emanaldietan ez ezik, Inauterietan
ere ibiliko gara, mozorroa lagun.
Azken kontzertuan, Markina-Xemeingo Uhagon Kultur Etxean
egon zineten guztioi, mila esker. Baita aretoko jendeari
ere. Ederki asko pasa genuen. Ikus bisean eskaini genuen
abestietako bat. Laster arte!
Don
Inorrez,
Markina-Xemeinen
Otsailak
5, lar. | 22:30 | Uhagon Kultur Etxea
“Don
Inorrez” diskoaren aurkezpen birak jarraipena
izango du larunbat honetan, Markina-Xemeinen (Bizkaian).
Uhagon Kultur Etxean, gaueko 22:30etik aurrera. Sarrerak
egunean bertan salgai izango dira. Azpeitiko San Agustinen
bezala, Markina-Xemeineko kontzertuan, Joserra Senperena,
Karlos Arancegui eta Ubeda anaiak igoko dira taula gainera.
“Don Inorrez” diskoko kantuak eskaintzeaz
gain, aurreko diskoetako kantuak ere eskainiko dituzte.
Jet
lag gabe,
Azpeitian pentsatzen
Urtarrilak
28, ost. | 22:00 | San Agustin Azpeitia
Jet
lag gabe itzuli gara Londonetik. Alderantziz, indartsu
eta gogo biziz. London Basque Society euskal elkartekoek
antolatutako saioan primeran pasa genuen. Hirukote moduan
aritu ginen pasa den larunbatean Londonen, Oxford House
izeneko areto ederrean. “Don Inorrez” diskoa
aurkezten hasi genuen kontzertua baina aurreko diskoetako
hainbat doinu ere eskaini genituen. Baita Deabruak Teilatuetan
taldearen “Gaur euria egin du” kantua ere!
Harrera ederra egin ziguten gainera. Ikasleak, han lanean
daudenak… Euskaldunak nagusi ziren baina baziren
ere bestelako herrialdeetatik hurbildutakoak ere. Denei,
ehun mila esker!
Kapera moduko batean jo genuen, chapel deitzen diote
han, eta ostiral honetan Azpeitian, San Agustin Kulturgunean
joko dugu, garai batean eliza edo kapera izandako areto
berrituan. Deabruak guarda gaitzala luzaroan!
Azpeitian, laukote moduan arituko gara, Joserra Senperenarekin
batera.
London
calling...
Urtarrilak
22, larunbata | 19:30 | Oxford House, London, UK
Bai, ondo irakurri duzu. London Euskal Etxea Basque
Society elkartekoen eskutik, bidaiatzen hasiko dugu
urtea. Bide Ertzean Trio moduan arituko gara Londonen.
“Don Inorrez” diskoaren oihartzuna, beraz,
London aldera ere iritsiko da. Bide batez, aurreko diskoetako
kantu batzuk ere eskainiko ditugu.
Eta Londonetik bueltan, Azpeitiko kultur etxe berri
batean arituko gara, eta Joserra Senperenarekin batera.
Azpeitikoa urtarrilaren 28an ostirala izango da, San
Agustin Kulturgunean, gaueko 22:00etatik aurrera. Sarrerak
egunean bertan jarriko dira salgai.
Emango dugu saio hauetan bizitakoaren berri.
Bien
bitartean, Donostiako Victoria Eugenian eman ziren une
eder horietako batzuk bideo honetan dituzue bildurik.
Mila
esker!
Abenduak
16, osteguna | 20:00 | Victoria Eugenia antzokia
Erronka
handia zen guretzat. Orain arte, antzeko aretoak arrotzak
izan dira guretzat. Baina Donostiako Victoria Eugenia
antzokian jotzeko proposamena iritsi zitzaigunean, ez
genuen zalantzarik egin. Jendeak nola erantzungo ote
zuen, kezka hori genuen. Ze, aukeran, ez da plaza txikia
Donostiakoa. Baina lagun ugari bertaratu ziren eta giro
ederra sortu zen taldekoen eta ikusleen artean.
Lerro
hauen bidez, eskerrik asko Victoria Eugenia aretoa zuzentzen
dutenei, Serrano ekoizpen etxekoei, lanean izan ziren
teknikari denei –bertakoei nahiz gurekin joan
zirenei– eta gure saioetara hurbildu ohi zareten
guztiei. Plazer handia. Don Inorrez aurkezteko biratxoa
zoragarria izan da, zinez.
Ea
laster batean, emanaldi gehiago iragartzeko moduan garen.
Bien bitartean, besarkada handi bana.
Lizarbakar,
making off
Garates
Studios, Hari Orkestraren grabazioa
Asteburu
honetan:
Bermeo eta Bartzelona
Abenduak
10 Bermeo | Abenduak 11 Bartzelona
Baten faltan, bi ziren abenduaren 7an eskaini beharreko
saioak; biak Durango aldean. Garaiz atera ginen etxetik
eta ederki asko bazkaldu genuen Elgetako Espaloia Kafe
Antzokian. Honakoan, txintxo-txintxo bazkaldu eta ospa,
elgetar batzuk peligro handia baitute, eta badaezpada
ere…
Lehen hitzordua Ahotsenean genuen, 16:00etan. Sortzaileoi
ahalbidetutako gunean, saio akustikoa eskaini genuen.
Iritsi, gitarra soinean jarri eta kantuan hasi, dena
bat izan zen. Hirukote moduan, Don Inorrez diskoko lau
kantu jo genituen. Sorkuntza lanetan gabiltzanok, asko
irabazi dugu Ahotsenearekin. Are gehiago, honez gero
ez dugu Ahotsenearik gabeko Azokarik irudikatzen. Trasteak
jaso eta promo lanetan ibili ginen ondoren. Garagardo
bat hartu eta Plateruenan bertaratu ginen; zain genituen
gainontzeko taldekide eta teknikariak.
Aspaldi
ez genuela bostak elkarrekin jotzen eta pozik aritu
ginen. Disko berriko kantuekin hasi genuen Plateruenako
saioa baina aurreko diskoetako kantuak ere plazaratu
genituen. Eta bertsio bat ere egin genuen, Xabier Leteren
“Ni Naiz” abestia.
Asteburu honetan ere, beste bi hitzordu ditugu. Ostiral
honetan Bermeoko Kafe Antzokian arituko gara eta larunbatean,
Bartzelonako Euskal Etxean. Ez ahaztu abenduaren 16an
Donostiako Victoria Eugenian eskainiko dugun kontzerturako
sarrerak dagoeneko salgai daudela.
Xehetasun gehiago dituzue Agendan. Animo lagunok!
Arraroa
da futbol partida esanguratsu bat ("klasikoen artean
klasikoena" omen) astelehenez jokatzea. Hori bezain
bitxia, kontzertu bat eskaintzea negu giroko astelehen
batean. "Nor arraio etorriko da gaur gu ikustera?",
hori geure buruari egiten genion galdera. Baina azaroaren
29a astelehena ondo gogoan izango dugu luzaroan. Gasteizen
hotza nagusi, astelehen buruzuri, futbola beste hizpiderik
ez... Hala eta guztiz ere, Luis Aranburu Musika Eskolan
jendea pilatu zen; "Don Inorrez" birako lehen
kontzertua ikusteko gogoz. Hirukote moduan aritu ginen
eta lan berriko kantuak eta kontuak aipatzeaz gain,
aspaldiko batzuk ere eskaini genituen.
Durango izango da hurrengo geltokia. Disko eta liburu
azokaren baitan arituko gara abenduaren 7an asteartea,
Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ordurako, boskote
izango gara, Joserra Senperena eta Fran Iturberekin
batera. Txuma Murugarrenek ere diskoa aurkeztuko du
gau berean, 22:30ean hasita. Sarrerak aldez aurretik
10 euro, bertan 12 euro.
"Don
Inorrez" bira Gasteizen hasiko da
Azaroak
29 astelehena | 19:00 | Luis Aramburu auditoriuma
Irailaren
28an aurkeztu genuen Donostian, prentsaurreko bidez,
Bide Ertzeanen disko berria: "Don Inorrez".
Geroztik, Euskal Herriko hiriburuetako saltoki nagusiak
bisitatu ditugu. Aurkezpen moduko ekitaldien bidez,
hainbat kantu eta hainbat kontu plazaratu ditugu Elkar
eta FNAC saltokietan. Orain, onena hastera doa: zuzeneko
emanaldi-sorta. Lehen kontzertua Gasteizen eskainiko
dugu, Luis Aramburu auditorio ederrean, Correria 108
kalean (alde zaharrean). Kontzertua doan da baina bertaratzeko
gonbidapena behar da. Dagoeneko eskuragarri daude Gazte
Informazio Bulegoan (945 161330).
Eta segidan, Durangoko Kafe Antzokian, Bermeoko Kafe
Antzokian, Bartzelonako Euskal Etxean eta Donostiako
Victoria Eugenia antzokian porturatuko da "Don
Inorrez" diskoaren aurkezpen-bira. Xehetasun gehiago,
Agendan.
Hurrengo
asteetan diskoaren inguruko berbalditxoa eskainiko dugu
Euskal Herriko hiriburuetako hainbat musika dendatan.
Diskoak hitz bi, eta kantu bat edo beste Ima&Karlos&Joni
hirukotearen eskutik. Eskuinaldeko zutabean, data zehatzak.
Eta,
abenduan, zuzenekoak!
"Don
Inorrez" Kamisetak salgai
Neska
nahiz mutil | T-shirt | S M L XL
Disko berriarekin batera, kamiseta berriak plazaratu
ditugu. Diskoan ageri diren elementu estetikoekin apaindutako
kamisetak 12 eurotan daude salgai.
Tailak,
hauexek:
Mutilentzat: S, M, L eta XL. |
Neskentzat: S, M eta L.
Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok emaila idatzi
emaila
idatzi zuen izen abizenak, posta helbidea eta taila
zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den).
Kontuan izan, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa
gastuak gehitu beharko zaizkiola.
Imanol
Ubeda Durangoko Plateruenan
Azaroak
4 osteguna | 20:00 | Kantuaren kantoia
Berbaldia
eta kantuak, biak batera entzungo ditu Plateruenara
bertatatzen denak. "Kantuaren kantoia" zikloan
lehena izango da Imanol Ubeda. Bazterrean utzitako kantuak
eskaintzeko aukera baliatuko du.
Zurekin
dantzatu nahi nuke entzungai
Don
Inorrez, Bide Ertzean taldearen disko berria
Zurekin
dantzatu nahi nuke video berria ikusgai
Don
Inorrez, Bide Ertzean taldearen disko berria
Iraileko
gau batean kantua ere entzungai
Don
Inorrez, Bide Ertzean taldearen disko berria
o
Don
Inorrez irailaren
amaieran aurkeztuko da
Hotsak-en
eskutik, Joseba Ponceren diseinuarekin
Disko
berriari azken ukituak ematen
Udazkenean
argitatatuko du Gaztelupeko Hotsak-ek
Egun
hauetan, Andoaingo Garate estudioan
gabiltza, disko berria izango dena amaitzen. Grabazioak
udaberrian amaitu genituen, baina egun hauetan nahasketak
egiten gabiltza.
13 abestiren bueltan ari gara lanean. 2002an "Maite
Out" diskoa plazaratu genuenetik hona egin dugun
bezalaxe, honakoan ere boskote moduan ondu ditugu abesti
berriak. Joserra Senperenak
pianoa, hammond organoa eta sintetizadorea baliatu ditu.
Fran Iturbe gitarran izan
da, elektrikoan nahiz akustikoan. Eta hauekin batera,
Trio fantastikoa: Karlos Arancegui
baterijolea, Joni Ubeda
gitarra apalarekin eta kantuan zein gitarra jotzen,
Imanol Ubeda.
Okerrik ez bada bidean, udazkenean ikusiko du argia
lan berriak eta Gaztelupeko Hotsak
zigiluak plazaratuko du. Kantu berrien artean da azken
aldian zuzenean eskaini dugun hauxe, San
Josera bidean.
Bide
Ertzean Trio, ekainean
Zarautzen eta Elgetan
Ekainak
12 Zarautz | Ekainak 13 Elgeta
Hiru
ginen hasieran. Bost gara orain. Baina hiru izango gara
taulagainean datozen emanaldietan. Dagoeneko Agendan
dituzue Bide Ertzean Trio
moduan eskainiko ditugun saioen xehetasunak.
Hirukote bezala hasi ginen 1998an, Karlos Arancegui
eta ubedatarrak. Boskote gara orain. Hala egin ditugu
azken diskoak. Baina datozen kontzertuetan, ordea, hasiera
hasierako eredura itzuliko gara.
Berezia bezain bitxia izango da. Baina ez nahastu gero.
Soilik udaberri honetan iraungo duen “esperimentua”
izango da.
Saio hauek egin eta, segidan, Fran
Iturbe eta Joserra Senperenarekin
batera jarriko gara lanean berriz ere; hurrengo diskoa
izango dena biribiltzera.
Izenak jazz ukitua duen arren, Bide
Ertzean Trio ez da taldearen planteamenduetatik
hainbeste urrunduko. Baina formazioa bezala, errepertorioa
ere ezberdina izango da. Hasiera-hasierako doinu batzuk
berreskuratuko ditugu eta berri-berriak diren abesti
batzuk ere eskainiko ditugu.
Esan dugu arestian. Hiru ginen hasieran. Bost gara orain.
Baina hiru arituko gara taulagainean datozen emanaldietan.
Gu hirurak behintzat, irrikitan gaude.
Elorrioko
Ateneoko partaideak, Eskoriatzako Aitzorrotz elkartea-Inkernu
tabernako partaideak, Gasteizko
Jimmy Jazz aretoko kideak, Donostia Kulturako nahiz
Lugaritzeko lantaldea eta Gernikako gaztetxeko kideak...
esker mila bihotzez.
Ez dugu berehalakoan ahaztuko. Bildutako ikusleei ere
eskerrik asko. Laster arte!
Bide
ertzean Gasteizen,
Donostian eta Gernikan
Zuzenean:
Martxoak 18 | 19 | 25 | 26 | 28
Bide Ertzean taldeak bira txiki bat egingo
du hurrengo hamabostaldian. Laukote moduan arituko dira,
Ubeda anaiak, Fran Iturbe gitarra-jolea eta Karlos Aranzegi
baterijolea. “Leidor sessions”
zuzeneko CD-DVDa plazaratu zuten Durangoko Azokan eta
dagoeneko hasi dira lan berriena izango dena prestatzen.
Aste
honetan, hiru kontzertu eskainiko dituzte:
Martxoak
25 osteguna 21:00h
GASTEIZ Jimmy Jazz aretoa (Coronacion, 4)
Sarrerak: aretoan salgai
Martxoak 26 ostirala 21:00h
DONOSTIA Lugaritz Kultur Etxea (Antigua auzoa)
Sarrerak salgai aretoan bertan eta www.kutxa.net
Martxoak 28 igandea 19:30h
GERNIKA Gaztetxea
Sarrerak egunean bertan aretoan salgai.
"Leidor Sessions" aurkeztu zen udazkenean
eta harekin batera iritsi ziren azaroko emanaldiak.
Ordutik hona taldearen ikusentzunezkoa ikusi ahal izan
da, Ima-Joni-Karlos hirukote modura showcase-akustikoak
eskaintzen aritu da hainbat hiriburuetan... Eta, gainera,
Gorka Urbizu lagun handiarekin Colemans+ sortu dute.
2010eko martxoan, berriro ere, Tolosako hirukotea Fran
Iturberekin batera zuzenean eta taulagainean arituko
da. Laster, data berriak iragarriko dira.
"Leidor
Sessions" saio berezia ETB3 katean
Urtarrilak
16, larunbata| Grabazioaren urteurrena
Datorren larunbatean urtebete egingo du "Leidor
Sessions" grabatu zela. Haren ondotik CD-DVDa argitara
eman dira eta zine jaialdietarako 64 minutuko dokumentala
prestatu da. ETB3ko arduradunek grabaketaren urteurrenean
gau berezia prestatu dute. Dokumentala eskaintzeaz gain,
dokumentalaren aurretik egun hauetan Karlosi eta Ubeda
anaiei egindako elkarrizketa eskainiko dute.
"Graffitti"
kantua
Kantuak
bisita kopuru polita pilatu du Youtuben
Bide Ertzean taldeak 10 urte bete ditu. Urteurrena behar
bezala ospatzeko, jaialdi berezia eskaini zuten Tolosako
Leidor aretoan. Emanaldia hunkigarria izan zen. Aparta.
Errepikaezina. Ubeda anaiak, Karlos Aranzegi, Fran Iturbe
eta Joserra Senperena, unerik gozoenean.
Zuzeneko CD-DVD honetan, disko guztietako kantuak daude
eta baita kantu berri bat ere. Raul Lopezek zuzendu
duen DVDan, gainera, taldeari buru
zko
dokumental bat bildu da.
"Hamar urteko ibilbidea jasotzen duen zuzeneko
disko bat eta DVD bat grabatu ditu Bide Ertzean taldeak
Tolosako Leidor aretoan, bi orduko emanaldi biribilean.
Teknikoki eta artistikoki, akatsik gabea".
Jon Eskisabel (Berria, 18.01.2009)
"Este quinteto es una de las mejores formaciones
de pop no ya euskaldun, sino estatal, dueños
de un discurso personal afianzado que gana enteros a
cada paso que dan".
Arturo García (El Diario
Vasco, 18.01.2009)