Castillo
Suarez / 2006ko abendua
Gerra
baino lehen / bizitza bizitza zen (Bide Ertzean)
Esaten
dutenez, 1936. urtea Altsasu gizasemerik gabeko herria zen. Ehunka lagun
ihesi joan ziren, Gipuzkoara, batik bat Goierrira. Pentsatu zuten batailoi
bakarra eratzea, baina ideia baztertu zuten, eraso batek herri osoarendako
dolua ekar zezakeelako. Altsasun zegoen gizon gabezia zegoela eta, erreketeak
eta falangistak eskualde osoan barrena ibili ziren jendea erreklutatzeko.
1936ko
abuztuan gertatu ziren lehendabiziko erailketak. Horien artean, Adelino
Gil hil zuten, egunkari saltzaile erdi itsua, itxuraz Jose Ubeda UGTko
kidearekin nahasi zutena. Nolanahi ere, Ubeda bera harrapatu eta erail
zuten, Urbasako sima batean. Urbasako simetara -gorputzak ala gorpuak-
botaz gero, ez zen beharrezkoa lurperatzea. Haatik, artean hil gabekoen
garrasiak entzuten ziren inguruan. Egun, askatasunaren aldeko borrokaren
sinboloa da Urbasako Otxoportiloko simaren ingurua.
Eta
iraganarekin gauza asko egin daitezke, ahaztu, itxuraldatu, ukatu...
baina zailena da -eta aldi berean politena- etorkizunaren mesedetan
jartzea. Ubedatarren diskoa, Non dira, memoria bizirik irauteko ariketa
da. Ariketa mingarria bezain beharrezkoa. Hala ere, eta esaten denaren
kontra, isiltasuna adierazpena baino mingarriagoa izaten da. Horregatik
dirau hainbeste jendek isilik.
Guda
dantza amaitzean / Iragana nagusitu zen (Bide Ertzean).