NHemeroteka
bide-ertzean@hotmail.com
 



Hemeroteka

Noticias de Gipuzkoa egunkaria

06/10/27




"Ez da Ubedatarren gerrari buruzko
diskoa baizik eta
gai horri buruzko gure erreflexioa
"
Imanol Ubeda







"Ia kapritxoa
izan da Quiqueren
parte-hartzea
eta aipatzekoa da estudioetara
etorri zela eta euskaraz kantatu duela"

Imanol Ubeda














 


Gerrako saminak hamahiru kantutan


Disko tematikoa da, 1936ko gerra eta honen ondorioak (erbestea, desagerpenak, alargunak) ditu.

DONOSTIA

"Normalean ez zaigu sufrimendua konpartitzea gusta-tzen". Baina ez gustatu arren bere azkeneko diskoan, Bide Ertzean taldeak sufrimenduak konpartitzen ditu. Gerraren samintasunei buruz sortutako diskoa da Non dira . Tolosako taldeak bihar aurkeztuko du Bilbon bere seigarren lana.

Imanol Ubedak (ahotsa eta gitarra), Jon Ander Ubedak (baxua eta ahotsak), Fran Iturbek (gitarra elektrikoa), Karlos Aranzegik (bateria eta perkusioa), Joserra Senperenak (piano akustikoa) eta Kaki Arkarazok (teknikaria) egin duten diskoaren ardatz nagusia 1936ko gerra da. Gerra eta honen ondorioak: erbestea, desagertuak, eraildakoak, alargunak... Ubeda anaien etxean bizi izandako pasadizoak dira baina hala ere ez dute pertsonalizatu nahi. "Gure etxean pasa dena etxe pila batean pasa da eta gurea ez da gauza berezia. Ez da Ubedatarren gerrari buruzko diskoa baizik eta gai horri buruzko gure erreflexioa", azpimarratu du Imanol Ubedak, taldeko abeslari eta gitarra joleak.

DESAGERTUAK ETA ERAILAK Desagerpenak eta erailketak ezagutu dituzte Ubedatarrek. Aitaren partetik birraitona UGT sindikatukoa zen eta "gerra ondoren nazionalak Altsasura sartu zirenean atxilotu eta erail zuten". Aitona, berriz, gerra hasi zenean "mendira joan zen eta borrokan ibili zen, Fran-tziara ihes egin zuen eta hor pista galdu egin zen".

"Gure etxean gai hau tabu izan da, ez da gerraz asko hitz egin. Batzutan zure ingurukoek ez dute pasarte ilun bat gogora ekarri nahi", dio Ubedak. Hala ere anaiek bazekiten atzean istorio bat ezkutatzen zela. "Bagenekien aitona eta birraitona gerran hil zituztela baina muga bat zegoen: haiek hitz egiteko gogorekin eta guk gehiegi galdetu gabe".

IKASKETAK Hausnarketa eta ikerketa lanetan ibili ondoren, Bide Er-tzean eta zehatzago Ubeda anaiek bi gauza ikasi dituzte. Batetik, gerra bezain gogorra dela ondorengoa, "bereziki galtzaileentzat". Eta bestetik, barruko samintasunaz solastea zaila dela: "Gure aita eta izebarentzat gerrari buruz hitz egitea oso gogorra izan da. Baina azkenean terapia bezala ondo etorri zaie eta liberazio moduko zerbait izan da", adierazi du Imanolek.

1936ko gerrako istorioetan sakondu eta kantak egiten hasi ziren. "Lauzpabost abesti prestatu genituen eta disko baten abiapuntuan geundela konturatu ginen. Emai-tza Non dira da", azpimarratu du Ubedak.

Imanol Ubedak esaten duen bezala "ez da ohiko disko bat. Hitz batean esateko tematikoa edo kon-tzeptuala da eta letrek pisu handia daukate". Gainera oraingo honetan eta lehendabiziko aldiz, Bide Er-tzearen kasuan letrak "oso osorik gureak dira. Hau erronka bat izan da guretzat", nabarmendu du abeslariak. Diskoak gai bakar bat izateak "borobiltasun bat" eman dio lanari, "osotasun bat", baina aldi berean beste "ahalegin bat eskatzen zigun: ez errepikatzea", gaineratu du Ubedak.

QUIQUE GONZÁLEZ EUSKERAZ Seigarren lan honetan Bide Ertzean bi kolaborazio izan ditu: Quique Gonzálezena eta Berri Txarreko Gorka Urbizurena, biok taldeko kideen lagun minak baitira. "Ia kapritxoa izan da Quiqueren parte-hartzea eta aipatzekoa da estudioetara etorri zela eta euskaraz kantatu duela", azaldu du Imanol Ubedak. Bestalde, kantu bateko zati bat ahots potente batekin indartu beharra zegoelako Gorka deitu zuten. "Abesti horri falta zitzaiona bere ahotsak emango ziola pentsatu genuen eta bebe-betean asmatu genuen".
Aurkezpenerako ordu gutxi gera-tzen dira eta taldea ez da urduri sentitzen. "Urduri baino gogoz gaude diskoa erakusteko. Gogo biziz". Azken finean eta taldeko abeslariak dioen arabera, "inurriak bezala gabiltza, kantu batzuk bildu nahian. Gu kantuegileak gara eta gure kezka ahalik eta kantu txukunenak eta ahalik eta zuzeneko txukunenak eskaintzea da", bukatu du Ubedak.

   
NHemeroteka