Tolosako
Ubeda anaien –Ima eta Joni– taldea da Bide Ertzean.Beren
seigarren diskoa plazaratu berri dute, ‘‘Non dira’’.
Gerra Zibilaren inguruko istorioak bildu dira bertan.
Memoria historikoa berreskuratzeko lana egin dute, euren etxean 36ko
gerra zela eta, aita eta aitonak bizitakoak oinarri hartuta.
«Gerra edertu» duzuela dio zuen promozio orriak. 36ko gerran
eraildakoak eta desagertutakoak ditugu etxean.Hori gutxi balitz,gure
aitaren aldekoek erbestera jo behar izan zuten.Duela bi urte,gai honi
bueltak ematen hasi ginen.Etxekoen lekukotasunak biltzen hasi eta une
berean hasi ginen disko honetako kantuak idazten. Beraz, ‘‘Non
dira’’hausnarketa horien guztien emaitza da. Gerra edertzearena,
oker ez banago, zentzu poetikoan esango zuen Jon Benitok.
Disko
hau nolabaiteko aldarrikapen moduan hartu behar al da?
36ko aldarrikapen asko egun ere gaurkotasun handikoak dira:askatasuna,
justizia, berdintasuna... Gu zorretan ginen gure etxekoekin. Kezka hori
kitatu dugu, bide batez, 36ko gerraz hausnartzeko aukera eman digu.Izan
ere,bestelako kontu batzuk ere kantu bihurtu ditugu: ‘‘13
rosas rojas’’kantuarekin gerra eta gero frankismoak erail
zituen 13 emakume sozialisten inguruan osatu dugun kantua; Kataluniako
‘‘Les dones del 36’’ elkarteari ere kantu bat
egin diogu eta gerra zuzenean pairatu zutenen adierazpenak ere bildu
ditugu beste kantu batzuetan. Hitzek eta kontatzen direnek badaukate
pisu historiko bat. Baina era berean abestiak jantzi dituzuen musikalitateak
badu kutsu baikor bat. 36ko gerra eta gerra ostea izan dira gure inspirazio-iturri
nagusiak. Zentzu horretan, disko tematikoa dela esan daiteke.Hari berberarekin
lotutako kantuekin osatu dugula ‘‘Non dira’’diskoa,
alegia. Kantu batzuk gertaera historikoetan oinarritzen dira, deskriptiboak
direla esan daiteke.Beste kantu batzuk gure sentsazioetan oinarritzen
dira.
Disko
honetan inoiz baino garbiago azaltzen da kantagintzaren alde egiten
duzuela;tes-tuak,kontzeptua,istorioak,abestientempusa.…
Ezer izatekotan, gu kantu-egileak gara. Gure sormena kantuaren zerbitzura
ipini dugu. Dena den, istorio batzuk oso dramatikoak dira eta horrek
doinuan bere eragina dauka. Gaiak diskoari kutsu zehatz bat eman dion
arren, musikalki gaur-gaurkoak diren kantuak egiten saiatu gara. Eta
hori oso argüí utzi nahi dugu: hitzei garantiza eman diegun
arren, kantuzo saturikodisko bat egin dugu.
Badirudi
gustura aritzen zareten leku batera heldu zaretela.
Bai hala da eta bistan denez, transmititu ere egiten da. Azken hiru
diskoetan boskote bezala aritu gara (Fran, Joserra, Karlos, Joni eta
Ima) eta gure arteko sintonia gero eta handiagoa da. Eta hori oso garrantzitsua
da,are gehiago,musika talde batean.
Kasu
honetan gerra –memoria historikoa– zergatik gai hau momentu
honetan, edade kontua, jakin-mina?
Jakin-mina izan da abiapuntua. Etxean gerrak ondorio latzak utzi zituela
bagenekien. Orain arte gutxi kontatu digute eta, egia esan,guk ere gutxi
galdetu dugu. Baina duela bi urte gure memoria berreskuratzeari ekin
genion. Memoria historikoa berreskuratzearen balioaz asko hitz egiten
da gaur egun, baina lehenik eta behin norberak bere etxekoa biltzen
hasi behar duela uste dugu.Zentzu horretan, guretzat terapia modukoa
izan da. Gure etxekoentzat gerraz eta gerra osteaz hitz egitea ez da
gauza erraza izan.Gaizki pasa dute,sufrimendua gogora ekarri behar izan
dutelako. Baina gero lasaitu ederra hartu dute.
Bestetik,
disko honetan Joserra Senperena piano-jolearen lana inoiz baino gehiago
gailendu da, sonoritateari dagokionez, moldaketetan...
‘‘Maite Out’’ (Gaztelupeko Hotsak, 2002) diskoan
hasi zen gurekin lanean. Bospasei kantuetan hartu zuen parte eta orduantxe
hasi zen gurekin zuzenean jotzen.‘‘Esan bare’’(Gaztelupeko
Hotsak,2004) diskoan,ordea,protagonismo gehiago hartu zuen eta Bide
Ertzeaneko bosgarren taldekidea bihurtu zen. Baina ez genuen guk izendatu.
Berak irabazi zuen toki hori. ‘‘Non dira’’diskoan,aldiz,lehen
entsegutik hartu du parte.Kantuen moldaketetan buru-belarri aritu da
eta nahasketa-prozesuan ere asko inplikatu da.
Zer
esan dezakezue disko honek daukan musikalitatearen inguruan?
Hitzek doinuak baldintzatu dituzte.Baina hala ere,musikalki, gaur egun
gustuko ditugun lurraldeetara eraman ditugu kantuak.
Ez
zarete milaka disko salduko dituen talde bat edota plazak beteko dituena,
baina bai ikus daiteke zuen lanean bilakaera bat, zuen proposamena sendotu
duena.
Gauzak ahalik eta era txukunean egiten saiatzen gara. Hori da gure helburu
nagusia, eta bakarra. Egia esan, ez da ohiko taldea gurea. Beste artista
batzuekin dabiltzan musikariak ditugu taldean baina elkarrekin jotzeko
desiatzen izaten gara. Egiten dugun horretan sinesten dugu. Aspaldi
ez garela salmentetaz eta horrelako gauza kuantitatiboetaz gehiegi kezkatzen.
Badakigu zer nahi dugun, non bizi garen eta nora irits gaitezkeen.
Zuen
birraitona UGTkoa izan zen eta aitona CNTekoa. Etxean gerrako gauzen
inguruan galdetzen hasi zinetenean zein izan zen zuen familiaren jarrera?
Lehenik eta behin, etxekoen lekukotzak jaso nahi genituen;gure jakin-mina
asetu nahi genuen.Une berean iritsi ziren disko honetako lehen kantuak.
Ez da gauza erraza izan. Sufrimendua gogora ekartzea ez da atsegina
izaten.Sufrimendua konpartitzea ere ez da ohikoa izaten. Baina azkenean
lagungarri egin zaiela uste dut. Diskoarekin hunkituta daude.
Zer pentsa ematen du, gerra bizi izan zutenak pixkana badoaz hiltzen
eta belaunaldi gazteek, askok ez dute interes askorik gertaturikoa jakiteko.
Hala izan daiteke,bai.Tira,guri gertutik tokatu zaigu eta akaso horregatik
tematu gara gerrako kontuekin.Ez genuke epailearena egin nahi,hala ere.
Nortzuk
dira zuen diskoaren azalean azaltzen direnak?
Neska txikia gure izeba Nieves Ubeda;mutikoa,gure aita Rodolfo Ubeda.
Eta helduak, amona Nieves Brianzo (1981ean hil zen gaixotasunez) eta
aitona Jose Ubeda (CNTko kide zen, Altsasuko tren geltokiko langilea
eta 1936an gerra hasi zenean Euzko Gudarostearekin bat egin zuen. Frantzian
galtzen da bere arrastoa.Gaur egun,gerrako milaka desagertuetako bat
da).
Nolabaiteko
nostalgiak jotako abestiak dira sortu dituzuen hauek?
Ez dakit nostalgia ote den hitz egokiena.Ez dugu garai bat faltan sumatzen.
Garai ilun bati buruz mintzo gara,baina egia da idealizatuta ditugula
faxismoari aurre egiten aritu ziren borrokalari haiek denak. Gerrak
merezi ez badute.
Merezi
al du borrokatzeak?
Noski baietz.Injustizia handiak eta era askotakoak daude oraindik,hemen
eta munduan. Zeren alde? Duela 70 urteko baloreek gaurkotasun handia
dute: berdintasuna, askatasuna, justizia... Oraindik aldarrikatu beharreko
kontuak dira. Politikak titular asko bereganatzen ditu gaur egun, baina
arlo sozialean, adibidez, asko dago egiteko.