|
bide-ertzean@hotmail.com
|
 |
|
|
|
|
Kronika
Joseba Martin
06/11/15
Matraka
Berria
|
|
|
CD
kritika / Joseba Martin • Matraka, Berria
Imanol eta Joni Ubeda anaiek etxeko argazkietan aurkitu dute azken lanaren
haria: aitona, CNTkoa zelarik, Frantzian desagertu zen gerraldian; birraitona,
UGTkoa, Urbasan fusilatu zuten nazionalek. Hortik hasita, Joseba
Tapiak Agur intxorta maite lanean egin zuen moduan,
ikertzen hasi ziren liburuetan, kontakizunetan, bertsolaritzan eta antzinako
diskoetan, 13 istorio dramatiko hauek bete arte: Madrilen, Avilesen,
Bartzelonan edo Nafarroan gertatzen dira. Banda ohiko pop-rock estiloan
aritu arren, kantuek ez dute zapore mingotsa eta latza galtzen. Entzun,
esaterako, Gazte ziren, aske ziren, Gau ilunean, Berandu nator,
Trece rosas rojas edota Les dones del 36. Pop estiloa
euskaraz egitea arriskutsua bada, horrelako lan kontzeptuala, serioa
eta sakona askoz arriskutsuagoa, baina beharrezkoa memorian bizirik
irauteko.
|