Non dira diskoa zuzenean eskaintzen genuen lehen aldia zen.
Bertaratu zirenak gustura zeudela esan genezake, guk horrela nabaritu
genuen. Saiatu ere saiatu ginen modu berean erantzuten. Esker mila bihotzez
bertaratu zinetenoi.
Emanaldia amaituta Garnatxan Nafarroako ardoa edan eta etxera bidea
hartu genuen.
Nik
nere artean Nafarroan eta nafarrekin aritu ginela burutik ezin kendu
nengoen. Imanol Goikoetxea Urdiaingoa gitarrarekin eta Fernan Irazoki
Berakoa bateriarekin. Gure aitona biziko balitz… bata eta bestea
aitonaren sorterriaren eta erbestearen metafora bizia dira. Gauzak zer
diren, 70 urte lehenago, aitonak Sakana aldean Imanolen aurrekoekin
topo egingo zuen makina bat aldiz. Eta, erbestean, Dantzarineako mugan
halabeharrez elkartu beratarrekin. Norbaitek egin behar zuen postari
lana, mugaz bestaldetik gutunak helarazteko.
Bi
belaunaldi igarota, Ubedatarrok Sakanara eta Bortzirietara zabaldu ditugu
lerroak. Borroka berria armatu dugu, gure abiazioak kantu bete
hegazkin gidatzen ditu.