NKronika
bide-ertzean@hotmail.com
 



Kronika

Ima-Joni Ubeda

06/11/09
21:00
Gasteiz
Gaztetxea


Ima Ubeda
ahotsa, kitarra.
Joni Ubeda
baxua.
Imanol Goikoetxea
kitarra.
Karlos Aranzegi
bateria.
Joserra Senperena
teklatua.
Kaki Arkarazo
soinu teknikaria.
Fernan Irazoki
laguntzaile.




 


Gasteiz / 2006ko azaroaren bederatzian

Gasteizera maizago joan beharko genuke. Izan ere, bertako gaztetxeak badu berezia egiten duen zerbait. Zürich aldeko Rote Fabrik-ekin parekatzeko modukoa. Erreferentzia Euskal Herrian, eta Euskal Herritik kanpo ere.

Deabruak Teilatuetanen garaitik ezagutzen dugu. Jende ezberdinak kudeatu du gaztetxea azken urteotan, baina gu bezalako “bisitarientzat” beti da atsegina Gasteizko gaztetxera hurbiltzea. Hiriaren kaxkoan, ederra da tokia. Musikarako egokia. Noizbait negu gorrian hurbiltzea tokatu zaigu eta ez da erraza giroa epeltzea, baina azaroaren 9an gau giro polita aurkitu genuen. Siberiatik gutxi zuen Gasteizek. Osteguna izanik, lagun asko hurbildu ziren. Kerobiak zabaldu zuen jaialdia eta zur eta lur geratu ginen Nafarroako talde honek duen zuzenekoarekin. Kantu politak, zuzenean era indartsuan eskainiak.

Bejondeizuela Kerobiako lagunok, kantuak dioen bezala “utzi libre denborari bidea egiten”. Ezin ahaztu gabe utzi Marino Goñi. Harribitxi hitza erabiltzen da kirolari gazteei buruz hitz egiterakoan eta, zalantzarik ez, benetako harribitxia Marino Goñi dela. Furgoneta eraman, taldearen soinu froga egin, musikariak zaindu eta cd-ak saldu. Nork ukatuko digu ez dela Marino benetako harribitxia! Eredu bat da alor ezberdinetan baina bereziki honakoan: taldeak bere txikitasunean hartu eta handi egiteko jokatzen duen paperean. Marinoren aurrean kapela, alkandora, galtzak eta zapatak kenduko genituzke. Kitarrarekin geratuko ginateke, bera kantu egiteko.

Gure saioa hasi orduko, ederki epeldu genuen eztarria Arabako ardoarekin. Jaialdi bakoitza ospakizun modukoa baita guretzat, bereziki, taldeko kide gehienak biltzen garenean. Gasteizen, gainera, Berri Txarrak taldekoak ere hurbildu ziren eta aukera aprobetxatuz, Gorka igo genuen oholtza gainera. Berak bakarrik duen ahots berezi horrekin edertu zuen “Ez du atzera egingo” kantua.

Gauzak horrela, pozik egin genuen etxerako bidea. Gasteizera maizago joan behar genuela gogora ekarriz itzuli ginen etxera. .

   
NKronika