Donostiko saioaren oihartzuna itzali gabe abiatu ginen Zornotza aldera.
Beste modu batera ere emanaldia berezia zen guretzat. Egun gutxira,
oso bestelako emanaldia eskaini behar genuen. Hammond eta organorik
gabe aritu behar, Joserrak ezin zuelako etorri, eta horretarako errepertorioa
eta musika bera beste modu batera interpretatu behar. Imanol Goikoetxea
aritu zen kitarra jotzen eta baterian Ibarrako Josu Gabellanes. Aspaldiko
ezaguna da guretzat, Martxaundi tolosaldeko musika garai hartatik. Iker
Goenagarekin aritutakoa da, besteak beste. Bideak harengana eraman gintuen
eta bera izan zen baterijole lanetan aritu zena. Txukun gainera!
Saioarekin
gustura amaitu genuen, Donostiakoarekin alderatuta oso desberdina, baina
hala ere atsegin handiz jo genituen kantuak. Ezin ahaztu Elorrioko Aitor,
hau ere aspaldiko laguna. Ondo gogoan dugu deitzen diogun bakoitzean
soinua hartzeko ematen diogun lan guztia.
Ikusten
duzuenez, berrikuntza ugari gau horretan. Guztien lana eskertzeko Unaik
afari ederra lotu zuen Kojo jatetxean. Ederki asko afalduta abiatu ginen
taulagainera.