NKronika
bide-ertzean@hotmail.com
 



Kronika

Joni Ubeda

06/11/25
22:00
Elgeta
Espaloia


Ima Ubeda
ahotsa, kitarra.
Joni Ubeda
baxua.
Imanol Goikoetxea
kitarra.
Fernan Irazoki
bateria.
Kaki Arkarazo
soinu teknikaria.




 


Elgeta / 2006ko azaroaren hogeita bostean

Elgetako gainan Kafe Antzoki bat dagoela askotxok dakite. Eta ez dakienak ez dezala gu bezala hainbeste itxaron. Nahiko genuke inguru hauetan horrelako ekimenak aurrera ateratzeko han dagoen giza taldea izatea. Eraikuntza behar bezala egokitu eta primerako kulturunea da Espaloia. Musikariontzat primerakoa, zaldunentzat basamortuan oasia bezala.

Zizur Nagusian eskaini genuen lehen saio hura gogoan izan genuen, bereziki bertan izandako musikariak taulagainean errepikatzen genuelako. Jasotako txaloak entzunda, zeudenak baino askoz gehiago zirela esan daiteke. Saioa amaituta, birritan atera behar izan genuen. Normalean, ezin uka, bis-a prest edukitzen dugu. Baina bigarrena ez. Eta, horixe gertatu zen Elgetan, jendeak gehiago nahi zuela. Alperrik soinu ekipoak CD-a ipintzea. Horien gainetik txaloak entzuten genituen. Eta, orduan, bigarren bis horretan, kantu bat errepikatu genuen. Ez da gogoko dudan formula baina gaudenak geunden eta zeudenak gehiago nahi zuten. Hurrengorako bazpaere bi bis entseatuko ditugu.

Anaia eztarria eta gorputza pattal zuela igo zen taulagainera. Jendeak agian ez baina bere alboan musika egiten ohituta gaudenok nabaritu genuen. Bihotza bero eraman zuen Elgetatik, besteok bezala. Ezin uka Iban, Gorka eta konpainiak tratu ezin hobea eskaini zigutela.

Memoriaren mapan sekula ahazten ez den leku horietakoa guretzat Espaloia. Beranduegi iritsi ginen arren.

   
NKronika