N1998-2008 • biografia
 

 


Argazkiak

Zu ere argazkilari

bidali:

bide-ertzean@hotmail.com

2008ko azaroa

 


















 


Argazkiak

Zu ere argazkilari

bidali:

bide-ertzean@hotmail.com

2008ko azaroa

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

+


Biografia diskoz disko

::: 1998-2008, ARGAZKI BILDUMA
::: Zure Minari, Grisa, Maite out, Esan bare, Non Dira...

1998
Maxi CD-a
1998ko San Joanak. “Aupa Karlos! Kafe bat hartuko dugu? Imak eta nik proposamen bat egin nahi dizugu”. Hitzordua jarri eta kafe batekin hasi zen udako arratsalde hura, entsegu batekin amaitu zen. Geroztik, 10 urte pasa dira.

Karlos Aranzegi baterijolea Ubeda anaiek esku artean zuten egitasmoari lotu zitzaien. Estraineko diskoa, lehen aldiz Imanol kantari lanetan aritzen dena. 1998ko maxi-Cdan, beraz, lehen kantuak kantariaren paperan eta lehenak, noski, talde modura plazaratu zirenak.

Disko hau Azkarateko Katarain estudioan (Nafarroa) egin zen, 1998ko udazkenean. Estudiora zuzenera agertu ziren Labrit kantaria eta Fran Iturbe kitarra jolea, Tolosako hirukotearen lana osatu asmoz.

1999
Zure Minari
disko berezia da, Jose Luis Otamendiren poema gustukoenak bildu eta moldatzeko aukera izan zutelako. Disko hau Azkarateko Katarain estudioan (Nafarroa) egin genuen, 1999ko udaberriaren hasieran. "Badator eguna" kantua, ordea, urtarrilaren amaieran grabatu genuen Lorentzo Records estudioan, Senideak-en enkarguz. Kolaboratzaileak: "Badator Eguna" kantuan Gorka Urbizu, Igor Elortza eta Ruper Ordorika.

2000
Grisa
diskoa 2000 urteko ekainetik abuztura bitartean grabatu zen Katarain estudioan (Azkarate) eta Garate estudioan (Andoain). Fran Iturbe, Karlos Aranzegi eta Ubeda anaiak dira taldearen oinarri finkoa baina musika jende askorekin harremanatzeko disziplina egokia da. Grisa diskoan hauek izan dira kantuak loratu dituzten lagunak: Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Xabier Solano (Etzakit), Betagarriko metal hirukotea, Alos hari-laukotea eta Mikel Erentxun.

2002
Maite Out
diskoa 2002 urteko apiriletik uztaila bitartean grabatu zen Garate estudioan (Andoain-Gipuzkoa). Joserra Senperenak disko osoan egin zuen lana, kolaboratzaile huts batena baino haratagoa joan zeba. Izan ere, taldekide da geroztik. Ixiar eta Amaia Oreja kantuan aritu ziren laguntzaile.

2004
Esan bare
diskoa 2004 urteko urtarriletik abuztua bitartean grabatu zen Garate estudioan. Joserra Senperena burubelarri aritu zen diskoan, dagoeneko boskote modura landutako diskoa.

2006
Non Dira
36ko Gerran oinarritutako kantu sorta, oihartzun zabala izan zuen diskoa. Quique Gonzalez eta Gorka Urbizu aritu ziren kantari lanetan. Diskoak oro har, eduki aldetik eta musika aldetik, kritika bikainak izan zituen.

 

 

 
bio laburra