|
AHITUTA
NAGO
ahituta nago
inoiz beteko ez diren grinak babestuagatik
eta begietan kaio hilak baizik
gorde ezinaz
gogaituta
maite ditudan paisaia aurpegiak gaua
neureganatzeko ahulezia dela
arrailatuak ditut eskuak
ostadarra harrapatu eta
kolore banako bideaz egiteko ahaleginetan
tripulaziorik
ez poemak
badirudi
zinez
izan diren gerra denetan ibili naizela
[Jose
Luis Otamendi]
ZURE MINARI, 1999
|