IRITSI DIRA NOTIZIAK

Iritsi dira notiziak
Iritsi dira eskutitzak
Baina ez zureak.

Igaro ziren hegazkinak,
Erre zituzten zubi denak,
Isildu bazterrak.

Galdetu diet hegaberei,
Galdetu pago biluziei,
Ez dakite ezer.

[Kirmen Uribe]
BITARTEAN HELDU ESKUTIK, 2001