|
BARNE-LURRAK
Ez dakit atzerria
noiz hasten den
zein paralelotan, giharre erasan edo
dekreturen errenkadatan
testiguak dauzkat nire bakardadearenak
inongo jazargoak urratubako txarak, zurearen testigantzak
bihotzeko urondoan
traidore eta seme kuttun izendatuko ninduketen
ahal izatera
biharamunerako agindu eta bezperan desarratu
tiro maitemindua naiz
bizi gareno gaua bertan ematea galarazten
diguten gorputzekin egingo dut amets
betiko nahi genuke elkarrekin baina beti dago
aurrez oroitu beharreko zenbait
Gure txostena amaitzeke
dago
frogak batzeko dagoz deklarazioak hartzeko
fitxategi nahaspilatsua da samurtasuna
nork eskatuko digu orain herriz aldatzeko
ostatu maiztuok abandonatzeko
alferrik jarriko dute musika altuegi
ba al da askatasunak ahantziko ez duen fusilaketarik
Ez
gara libre baina libre gagoz elkarren
mina izateko bederen
orro baten barrena behar dut
maite ez banauzu poema hauetako hesola erorien
artean kausituko naute, bakarrik hilko naiz
telefono dei batez neuregain hartuko dut
oinpean dudan lur hau
Alferrik jarriko dute musika altuegi,
isilean beti gordeko dugu zerbait
[Jose
Luis Otamendi]
ZURE MINARI, 1999
|