|

HAIZE
ZAHARRAK
haize zaharrak
gure ezinaren
ezkilak astintzen ditu
hautsaren bide berrietan
beha dagoen norbait dago
ordeka arrotzak
dituzten begiak
zuhaitz eztitu gabeak
mendebaldera
behinola elkar nahikoa
gorrotatu izan zuten
maitaleen galdera
azkenak izatea:
loa heriotza
bilakatzen duen izua
[Iñigo
Aranbarri]
GRISA, 2000
|