|
LEIHOTIK
DAKUSAT GAUA
leihotik
dakusat gaua
ari garatxoek jana
eta enarak lo
eta udazkena zain itzultzeko
hona
burmuina miatuko dizut
denbora-pasa
eta ahal izatekotan
oroitzak
hodei batzuk ostu
malkoen baratza
zubiak jasoko ditut
hemendik horra
eta norbaiti hitz egin bakardadeaz
bakarrik ez egoteko
berriz beldurrarekin
neure burua dakusat
zuloak egiten hondartzan
mundua urperatzen denentz
oraindik gazte gara
[Jose
Luis Otamendi]
ZURE MINARI, 1999
|