gazte ziren, aske ziren

Gazte ziren, aske ziren
Langile ziren eta harro zeuden
Gizarte berri bat amesten zuten
Berdintasunean sinesten zuten

Guda dantza hasi zenean
Etorkizuna jokoan zen

Borondatea soberan zuten
Bitartekoak urriak ziren
Borrokarako dei eginez
Lehen lerrora joan ziren

Guda dantza amaitzean
Iragana nagusitu zen

Lehen lerroan lehertu zen
Amets hura

Gazte ziren, aske ziren
Langile ziren eta harro zeuden
Gizarte berri bat amesten zuten
Berdintasunean sinesten zuten

 

Azalpena: 1936an Nafarroa nekazal lurraldea zen nagusiki, baina baziren industria-gune garrantzitsu batzuk. Altsasukoa, esate baterako. Hori dela eta, langile-kontzientzia oso zabaldua zegoen. Langile horietako asko sindikatuetan afiliatuta zeuden. Jose Ubeda Sanchez birraitona epaitegiko langile eta UGTkoa zen; aitona, Jose Ubeda Apaolaza, tren geltokiko langilea eta CNTko kidea. Altsasun ere bi sindikatu hauen arteko ika-mikak sarritan eman ziren. Langile borroka bideratzeko ikuspuntu ezberdinak zituzten baina faxismoari aurre egiteko borrokan bat zetozen.

eran jóvenes, eran libres

Eran jóvenes, eran libres
Eran trabajador@s y estaban orgullos@s Soñaban con una nueva sociedad creían en la igualdad

Cuando comenzó el baile de guerra
el futuro estaba en juego

Tenían voluntad de sobra
medios escasos
un llamamiento a la lucha
les puso en la línea de fuego

Cuando acabó el baile de guerra
venció el pasado

Su sueño fue abatido
en la línea de fuego

Eran jóvenes, libres trabajador@s-y estaban orgullos@s
Soñaban con una nueva sociedad
creían en la igualdad.

Explicación: A principios del siglo XX empieza a florecer la industria en Navarra, en zonas como Alsasua (que es de donde proviene nuestra familia por parte de nuestro padre). Nuestro abuelo trabajaba en la estación de tren y era miembro de la CNT. Cuando estalló la guerra optó por defender la República. Su pista se pierde en Francia. Tenemos constancia de que estuvo encarcelado en Francia y que también pasó por algún campo de concentración. Hoy es uno de los miles de desaparecidos. Nuestro bisabuelo, en cambio, trabajaba en el juzgado de Alsasua y era miembro de la UGT. Cuando entraron los nacionales lo detuvieron. Fue fusilado en la sierra de Urbasa (Navarra).