SINETSI NAHI DUT

oihanean gau baten
che guevara hil zuten
lurpean ahaztu zuten
iraultzaren hauspoa gau baten

sinetsi nahi dut
nonbait badela
zuhaitz artean
bihotz berri bat
bide berri bat

non daude ametsak
ilunak jan al ditu denak?
hauspoa gure zain da
mintzo asko isildu direnak

sinetsi nahi dut
nonbait badela
gure artean
hizkuntza berri bat
oihu berri bat

ideiak airean
hauspoa oihanean

erreguka bizi gara
eta ez al da ba nahikoa?
negarretan bizi dena
negarra joz hilko da

sinetsi nahi dut
nonbait badela
gure barnean
indar berri bat
bide berri bat

GRISA, 2000