JOKIN URAINI HITZAK

gutun batek ekarri dit
zure begien berri,
irrifarra igartzen dizut
noizbehinka eta urruti,
hain urrundik

harrialako tristura
ari zaigu mamitzen,
zauri anitzen gomutek
iratzartzen gaituzte,
iratzartzen

hitzak distantzia kolpatzen,
gutun isilak osatzen,
mendebete beharko dugu
maitasun hau esplikatzen,
hau esplikatzen

ahots bat
lur hau urrundik laztantzen,
haizea
ate-leihoak zabaltzen,
geroa
edertzeko lana dugu
saminak
mundua akitu baino lehen

hitzak distantzia kolpatzen,
gutun isilak osatzen,
mendebete beharko dugu
maitasun hau esplikatzen,
hau esplikatzen

ahots bat
lur hau eskuetan jartzen,
ilunaz
paper zuriak margotzen,
pozari
izen berriak bilatzen
saminak
mundua akitu baino lehen

[Jose Luis Otamendi]
ZURE MINARI, 1999