|
Gotzon Uribek idatzia: Bide Ertzean taldeak 1998ko urrian hasi zuen bere karrera diskografikoa 5 abestik osatutako maxi batekin. Orduz geroztik hiru lan luze argitaratu ditu: “Zure minari”, “Grisa” eta “Maite Out”. Euskaraz egindako pop musikan bere bidea egiten ari den banda baten laugarren diskoa da “Esan Bare”. Eta popaz hitz egiten dugunean, Londres edo Kalifornia edo Baltimore edo Minnessotta edo New Yorkez ari naiz, besteak beste, Bide Ertzean taldearen konposizio berrietan musika eraginak aurkitzeko. Urteen joanean bere musika diskurtsoa sortzen jakin duen talde bat erakusten du “Esan Bare” diskoak. Kantu batzuk eta musikarekiko jarrera; sosegatua, lasaia eta konposizio dotoreak benetan. Denbora erdiak, melodia argitsuak eta errepikak elkartzen zaizkio pop-rock klasikotik edaten duen errepertorioari. Klasizismoa, melodia argiak, kristalinoak eta ahots liluragarriak darizkio Bide Ertzean bandari. Beatles,
Brian Wilson, Big Star, Elliot Smith, Cars, Neil Young, JJ Cale, Costello
bezalako artistak edo Jayhawks berak ere, aurki daitezke testu zainduak
dituzten abesti hauetan. (hainbat poetekin ibili ondoren ederto osatzen
dituzte euren kantuak laguntzarik gabe). Grabazio
landuagoa da “Esan Bare”, eta espresibitate handiagoa lortzen
du, gitarra klasikoaren urratu eta marrazki, soinu bizkorgarri, eta piano
dotoreen bidez, eta batik bat jada baztertzen ez duten teknika batekin.
Behin-betiko aurrerapausoa egiten du, berriz, kalitateari eta musika planteamenduari
dagokienean. Argi eta garbi ikusten da poparekiko hurbiltasuna aurreko
biekin alderatzen badugu. Disko honetako kantuak urrundu egiten dira askotan
grabazio akustikoak betetzen dituzten letanietatik, entzuleari atsegin
emateko, pixkanaka-pixkanaka buruan geratzen diren ahapaldi eta errepika
trinkoekin. Hurbiltasun harrigarria dute kantuek. Melodiak, berriz, loriatsuak
dira, eta ahotsak barnea hunkitzen du maitasun eta zalantza, nahi eta
beldurrezko historia horiek kontatzen, gutako edonork bere sentimenduak
proiektatu ditzakeen historia horiek. Disko alaia zertzelada melankolikoekin, freskura ageri du alde guztietatik. Kantu bilduma bikaina benetan, egungo disko askotan lortzen zail samarra den lerroa koherentzia handiz mantentzen duena. Bide Ertzean taldearen lanik berriena
Karlos Aranzegi: bateria, perkusioa.
Disko
hau 2004 urteko urtarriletik abuztua bitartean grabatu genuen Garate estudioan
|
|||||||