|
Grisa
· 2000
|
 |
|
|
|
|
Disko
hau 2000 urteko ekainetik abuztura bitartean grabatu genuen Katarain
estudioan (Azkarate) eta Garate estudioan (Andoain).
|
|
|

Bide
Ertzean taldearen hirugarren kolorea
Beharbada taldearen beraren izenak aurreratzen zuen bezala, Bide Ertzean
ez da inoiz izan modaren aterpean ibiltzearen zale.
Bide Ertzean taldeak bere musika eta euskal poeten arteko harreman berri
hori landu ostean, erronka bat zeukan betetzeko, hasi ziren urtean bertan
aldarrikatu baitzuten Bide Ertzean ez zela poemak musikatzeko sortutako
talde bat, proiektu musikal bat baizik. Dagoeneko, hirugarren lana grabatu
duten honetan argitu da auzi hori: "Grisa", beraiek sortutako
hamairu abestik eta taldeak dantzan jarri duen Iñigo Aranbarriren
testu batek osatutako bilduma da.
Jakineko moldeetan murgilduta zebilen musika girora haize berriak ekartzera
etorri direnak.
Lan
osatuena eta helduena
Bide
Ertzean sakon murgildu da pop-rockaren bihotzean, melodiari uko egin barik
hala ere, baina biguinkeriatan jausteko arriskuari muzin eginda. "Zuk
esan" jarri dugu den dena betetzen duten gitarrak entzuteko, taldeak
puzzlearen pieza guztiak bere tokian dituela egiaztatzeko.
Betagarrikoen parte hartzea suharra gertatzen da "Badakit" abestian,
oso britaniar erako kantua, Paul Weller gogora dakarkigun soul-rockean
emana. Berriro sartuko dute hirukoa "Parez-pare"n pop kutsu
handiagoarekin eta tonu gazi-gezaz. Kantu hauek aberastera datozen produkzioaren
ukituek distira berezia egiten dute esate baterako, Alos hari laukoak
tristura zelofanetan bilduz "Berandu" abestia jotzen duenean.
Berriro agertuko zaizkigu "Lilian"en protagonista den emakume
afrikarra ito zen ura bezain hotza, baina harrapatu eta bereganatu egiten
zaituen leloa (Mikel Erentxunek abesten du) daukan abestian. Azken balada
osatzen duen "Grisa" bera ere, sokaren apaingarri malenkoniatsuak
edertutako kanta da, sentimentu eta kolore arteko jokoa. Lehenago, bidean
geratu dira "Gurea" eta "eromenaz" bezalako power-pop
indartuaren laginak edota "Haize zaharrak" eta "Sinetsi
nahi dut" bezalako harribitxi perfektuak.
Musikari
askoren partaidetzarekin osatutako disko oparoa
Fran
Iturbe, Karlos Aranzegi eta Ubeda anaiak dira taldearen oinarri finkoa
baina musika jende askorekin harremanatzeko disziplina egokia da. Grisa
diskoan hauek izan dira kantuak loratu dituzten lagunak:
Gorka Urbizu. Berri Txarrak taldeko kantariak lau abestietan egin ditu
koroak.
Xabier Solano. Etzakit taldeko kantariak bere ahotsarekin apaindu du "Betikoa"
kantua.
Betagarriko metal hirukotea. Pop britainiar kutsua hartu dute Betikoa
eta Parez pare kantuek Arabako hiru musikari hauen partehartzearekin.
Alos hari-laukotea. Et Incarnatus orkestrako kideek elegantziaz jantzi
dituzte disko honen kantu melankoniatsuenak.
Mikel Erentxun. Duncan Dhu taldeko kideak lehen aldiz euskaraz kantatzeko
aukerari gustura heldu zion Lilian kantua entzun zuenean.
Kaki Arkarazo. Aurreko diskoetan bezalaxe, produkzio artistikoan arduratu
da eta zerikusi handia izan du taldearen nortasun musikalean.

Disko
hau 2000 urteko ekainetik abuztura bitartean grabatu genuen Katarain estudioan
(Azkarate) eta Garate estudioan (Andoain).
|