don inorrez
bide-ertzean@hotmail.com
foto: El coleccionista de sonidos

::: index2009

 
info | horma

EROSI COMPRA BUY

don inorrez
CD EROSKETA ON LINE
HOTSAK
ELKAR

 

blog

UBEDA ANAIEN BLOGA Blogean, Bide Ertzean eta gehiago...

video

DON INORREZ BIDEOAK
Youtube atalean bideo ugari ikusgai...
Hari Orkestraren
grabazioari buruzko hamar minutuko dokumentala, Fran Iturberen eta Joserra Senperenaren grabaketa sesioak,...

DON INORREZ
Hitzak:
Jose Luis Otamendi
(argitaratu gabea)


Don Inorrez
deitzen didate
eta ni sasi artean iratzarritako
izurde bat naiz
arnasa har nezake
baina ito egiten naiz

zer dira mendi elurtuok
bakartasun hau
itsasoa hemen
non dago

hegaka beti iparra
seinalatzen duten
txoriez ez naiz fio
eta orain
lokartzen banaiz
sasi artean esnatuko al naiz berriro

zer dira mendi elurtuok
bakartasun hau
itsasoa hemen
non dago

arnasa har nezake
baina ito egiten naiz

nire kidekorik ez dago
bakartasun hau…
nola iritsi naiz honaino

SHOP denda on line

Hotsak
CD + DVD ZUZENEAN

MEDIA bide ertzean

Youtube Myspace

Toxic Twins

Meskaleroak

IRAKUR bide ertzean
PRESS BOOK 09

Gaztea irratia, 09.IX.30

Berria, 09-X-01

Gara, 09-X-01

Diario Vasco, 09-X-01

N.Gipuzkoa, 09-X-01

T.Hitza, 09-X-01

 

©Pablo Guerenabarrena Momeñe

PHOTO

© Garate, atarikoa

© Leidor, atarikoa

© Garate, 090219

© Leidor, photo

© Leidor, photo

© Leidor, photo

© Leidor, photo1

© Leidor, photo2

© Meskal, photo

© Leidor, crew

PRESS book

© Berria. 2009.01.18

© DV. 2009.01.18

© Argia. 2009.01.23

VIDEO:
© Eitb Kultura. Urt'09

© Gaur egun. Urt'09

DISKOGRAFIA book

esan bare
non dira
2006

[CD]
G.Hotsak

esan bare
esan bare
2004
[CD]
G.Hotsak
maite out
maite out
2002
[CD]
G.Hotsak
grisa
grisa
2000
[CD]
G.Hotsak

Zure Minari
zure minari
1999
[CD]
G.Hotsak

bide ertzean
bidertzean
1998
[maxiCD]
G.Hotsak

bide ertzean
Kantuak,
Songs

[+]
More


Boskote fantastikoa

Pop doinuak dira nagusi Bide Ertzeanen lehen diskoetan. Harik eta 2000 urtean, “Grisa” diskoa argitaratu zuten arte. Rock doinuetan ere, Tolosaldeko boskotea ondo moldatzen dela frogatzen duen diskoa.
Geroztik, eta Joserra Senperena donostiar pianojolearen laguntzaz, boskotearen zuzenekoak indarrean, sendotasunean eta sentsibilitatean irabazi dute. Sormenean ere, aurrerapauso handia eman du taldeak azken urteotan. 36ko gerran oinarritutako “Non dira” disko goraipatua da, honen guztiaren lekuko.

2008an, taldearen hamargarren urteurrenean, zuzeneko diskoa prestatzen hasi ziren. 2009ko urtarrilaren 16an Tolosako Leidor aretoan eskaini zuten kontzertua gogoangarria izan zen. Aparta. Errepikaezina. Sarrera denak agortu ziren. Giroa primerakoa izan zen eta taldeak inoizko emanaldi ikusgarriena eskaini zuen. Eszenografia zainduak asko lagun zuen azken horretan. Aspaldiko doinuak berreskuratu zituzten, doinu berriak entzuteko aukera izan zen eta, batez ere, taldea 10 urtetan asko hazi dela ikus ahal izan zuten Leidorrera hurbildu zirenek.


Hamar urteko ibilbidea

Ez da erraza. Are zailagoa, diskoz disko nortasun propioa osatzen joatea. Musikaren mundua aldakorra da, gorabehera askoren baitan daude musika taldeak. Euskal Herrian, gainera, merkatua txikia da berez, eta ildo jakin batzuen baitan mugitzen da. Horregatik, 1998an, Bide Ertzean taldea martxan jarri zen garaian, rock gogorretik urrun zegoen proposamen bat defendatzea ez zen gauza erraza.

Baina Bide Ertzean taldekoak tematiak izan dira. Baina tematia izatea ez da nahikoa. Urtez urte, ibilbide koherente bat osatu dute. Eta kantuz kantu, euren proposamena findu, euren estiloa zehaztu eta euren ibilbidea sendotzea lortu dute. Ukitu propioa lortu dute, berezkoa. Beste taldeetatik bereizten den zigilua. Eta hori da talde batek egin dezakeen ekarpenik handiena. Iturri zaharretik, ur berria edanez, proposamen propio baten jabe egitea.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Don Inorrez 2011

2012
Bide Ertzean
I.Ubeda
F.Iturbe
J.Senperena
K.Aranzegi
J.Ubeda

2012.3.1.
Kursaal,
Donostia.
Last show.
20:00
Tickets

2012.1.6.
Hatortxu Rock
Atarrabia.
+ Kerobia.
21:30

2012.1.7.
Bastero,
Andoain.
22:00

2012.1.8.
Espaloia,
Elgeta.
19:00

2012.1.13.
Coliseo,
Eibar.
+ Mursego.
20:30

 

2010.XI.29.
Gasteiz.
Luis Aranburu
auditoriuma.

2010.XII.07.
Durango.
Plateruena

2010.XII.10.
Bermeo.
Kafe Antzokia

2010.XII.11.
Bartzelona.
Euskal Etxea

2010.XII.16.
Donostia.
Victoria Eugenia

2011.I.22.
London, UK.
Oxford House

2011.I.28.
Azpeitia.
San Agustin

2011.II.5.
Markina-Xemein.
Uhagon

2011.III.11.
Bide Ertzean Trio
Lakuntza
.
Sorgiñak.

2011.III.25.
Sopela.
Kurtzio
Kultur Etxea
.

2011.V.26.
Bilbo.
Kafe Antzokia.

2011.V.27.
Irun.
Amaia Antzokia.

22011.V.28.
Iruñea.
Onki Xin.

2011.VI.09.
Iruñea.
Erraldoien Txokoa.

2011.VI.10.
Larrabetzu.
Hori bai gaztetxea.

2011.VIII.1.
Zuhatzu-Kuartango.
Igerilekua.

2011.IX.4.
Berriozar.
Bizkargain Plaza.

2011.IX.16.
Tolosa.
Topic aretoa.

2011.XI.5.
Gaztelu.
Kultur Astea.

2011.XI.25.
Bera.
Kataku.

2011.XII.2.
Eskoriatza.
Plaza.

 

2010.IX.28:
Donostia. Fnac.
2010.X.28:
Gasteiz. Elkar.
2010.XI.10:
Baiona. Elkar.
2010.XI.17:
Iruñea. Elkar.
2010.XI.25:
Bilbo. Fnac.
2010 urtea
LEIDOR SESSIONS
Martxoak 18
osteguna. 22:30
ELORRIO. Ateneoa
Martxoak 19
ostirala. 22:30
ESKORIATZA. Unia
Martxoak 25
osteguna. 21:00
GASTEIZ. J. Jazz
Martxoak 26
ostirala. 21:00
DONOSTIA. Lugaritz
Martxoak 28
igandea. 19:30
GERNIKA. Astra
bide ertzean trio
Apirilak 23
ostirala. 22:00
URNIETA. Sarobe

Maiatzak 7
ostirala. 22:00
+balerdi erdi
HONDARRIBI
Psilocybe

Maiatzak 28
ostirala. 21:30
SOPELA
Kurtzio K.Etxea
Ekainak 12
larunbata
22:00
ZARAUTZ
Lizardi aretoa
Ekainak 13
igandea. 20:00
ELGETA. Espaloia
Uztailak 22
osteguna. 22:00
LAZKAO. Plaza
Irailak 18
larunbata. 13:30
VIC (Catalunya)
Mercat Viva

2009 urtea
LEIDOR SESSIONS

Azaroak 3
asteartea. 20:00 KAFE ANTZOKIA
Bilbo

Azaroak 6
ostirala. 21:30 BASTERO.
Andoain

Azaroak 7
larunbata. 22:30
ZABALOTEGI
Bergara

t-shirt

t shirt

Man: S M L XL

Correos bidez.

10 euro + Posta gastua

t shirt
Woman: S M L

 


2010 URTEA
URTARRILA / ENE

14, Osteguna. 19:00.
Bilbo, FNAC. Akustikoa.
Alameda Urquijo 4

OTSAILA / FEB
18, Osteguna. 19:00.
Gasteiz, Elkar. Aurkezpena.
San Prudencio 7

__ __

2009 URTEA
AZAROA / NOV

26, osteguna. 19:00.
Bilbo, Elkar.
Akustikoa.
Licenciado Poza 14

27, Ostirala. 17:30.
Baiona, Elkar. Akustikoa.
Arsenal plaza z/g

ABENDUA / DIC
02, Asteazkena. 19:00.
Iruñea, Elkar. Akustikoa.
Comedias kalea 14

05, Larunbata. 17:00.
Durango, Azoka. Akustikoa.
Ahotsenea gunea

09, Asteazkena. 19:00.
Donosti, Fnac. Akustikoa.
San Martín - Urbieta 9

2010 URTEA
Urtarrilak 16, larunbata.
Saio berezia
Eitb 3 katean

__ __

2009 URTEA

©Pablo Guerenabarrena Momeñe
Azaroak 27,
ostirala.
proiekzioa, 20:00
Antzoki Zaharra
Donostia

Urriak 23, ostirala.
proiekzioa, 20:30
Leidor antzokia
Tolosa

Irailak 23, asteazkena
trailerra, 20:30

Victoria Eugenia
Donostia

Euskal zinemaren galan, "Leidor Sessions" lanaren aurrerapena
eskainiko dute.

Imanol Ubeda

Karlos Arancegui

Joserra Senperena web

Joserra Senperena

Fran Iturbe

Joni Ubeda



Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi bide-ertzean@hotmail.com posta elektronikora.

Etxeko posta helbidea
eta taila zehaztu (baita mutilarentzat edo neskarentzat den).

10 euro + Gasto envío

Disketxea / Disquera

Gaztelupeko Hotsak
Estudioa / Studio

Bide ertzean

Ederra

2009ko urtarrilaren 18a:

"Horrela laburtuko dugu urtarrilaren 16ko kontzertu-ospakizuna. Taula gainean izan ginenok zein alboan izan genituen teknikari eta laguntzaileek ordu asko egin genituen lanean. Orain, lana behar bezala bukatzea baino ez zaigu falta. Ea berandu baino lehen, buruan dugun CD-DVDa plazaratzeko moduan garen. Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu denei. Baina bereziki, Leidorrera hurbildu zineten lagun guztioi. Hunkigarria izan zen jaso genuen harrera. Festak Mescal tabernan izan zuen jarraipena. Laster arte, lagunok. Kantuari keinu eginez, zuekin kantatzeko jaio bide ginen mundura".

 

 

,dí"a

::: 2012.1.18:

Martxoaren 1ean amaituko da Don Inorrez bira

Donostiako Kursaal aretoan, azken emanaldia

Urte berria oholtza gainean hasi dute Bide Ertzean taldeko kideek. Hatortxu Rock (Atarrabia), Andoaingo Bastero, Elgetako Espaloia Kafe Antzokia eta Eibarreko Coliseum antzokietan aritu berri dira, "Don Inorrez" diskoa defendatzen. Baina ohi bezala, aurreko diskoetako kantuentzako tartea ere izan da emanaldi horietan guztietan. Taldeko kideek, esker bereziak eman nahi dizkiete "saio hauetan gu ikustera hurbildu diren guztiei eta, nola ez, antolaketa lanetan aritu direnei ere".
Dagoeneko iragarria izan den moduan, Donostiako Kursaalen eskainiko dute bira honetako azken kontzertua: martxoaren 1ean osteguna, arratsaldeko 20:00etan. Bistan denez, ez da beste emanaldi bat gehiago izango. "Berezia izango da, zentzu askotan gainera. Baina horretaz aurrerago mintzatuko gara", aitortu dute taldeko kideek.

Kursaalerako sarrerak dagoeneko salgai daude.
Bide Ertzean Don Inorrez / Bira amaiera / The last show
Ima Ubeda Fran Iturbe Joserra Senperena Karlos Aranzegi Joni Ubeda
2012.III.01. Kursaal, Donostia. 20:00.
Tickets in: www.kutxa.net

 

Urtea ondo hasteko, bira ederra begibistan

"Don Inorrez" diskoaren inguruko emanaldi sorta berria

Azken asteotan, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi eta Joni Ubeda zuzenean aritu dira Bide Ertzean Trio moduan. 2012ko lehen egunetan, ordea, Bide Ertzean boskote bilakatuko da beste behin ere. Hala osatu zuten “Don Inorrez” diskoa (Hotsak, 2010), bost musikariren artean eta hala arituko dira, boskote moduan, urtarrilerako iragarri duten biran.

2010eko udazkenean argitara eman zuten disko horrek uste baino harrera hobea izan du. “Leidor Sessions” zuzeneko CD-DVDaren ondoren (Hotsak 2009), “Don Inorrez” diskoak zaila zuen bidea egitea. Ez duelako zuzeneko diskoaren arrabotsa. Baina kantu berriek erronka ondo baino hobeto gainditu dute.

Inoiz baino gehiago bidaiatu dute (Bartzelonan eta Londresen ere aritu dira 2011n) baina 2012ko urtarrileko saioetan etxe inguruan ibiliko dira: urtarrilaren 6an Atarrabian Hatortxu Rock jaialdian, urtarrilaren 7an Andoaingo Bastero aretoan eta urtarrilaren 8an Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Urtarrilaren 13an, aldiz, Eibarko Coliseo antzokian.

Fran Iturberekin eta Joserra Senperenarekin batera taula gainean berriro elkar topatzeko desiatzen daude Karlos Aranzegui, Joni Ubeda eta Imanol Ubeda.

Kontzertuen xehetasun gehiago Agenda atalean.

 

Kantu berria argitaratuko da bilduma batean

"Adarrartean" du izena kantuak, trio modura grabatua

Intxorta 1937 kultur elkarteak disko-liburu bat plazaratuko du Durangoko Liburu eta Disko Azokan. “Noiz arte justiziarik gabe” du izena eta lan honen abiapuntu Sunti Amilibiaren ipuinak izan dira. Eta ipuin bakoitzean oinarrituz, kantu bana idatzi dute Anger, Gose, Petti & Andoni, Xarma eta Bide Ertzean taldeek. Kantu guztiak berriak dira, disko liburu honetarako propio idatziak. “Adarrartean” du izena Bide Ertzeanek konposatu duen abestiak.

Sunti Amilibiak (Donostia, 1917) “El diario de la nostalgia” liburu autobiografikoa argitaratu zuen 2006an. Maria Asuncion Amilibia Matxinbarrena 1917ko abenduaren 14an sortu zen, Sei neba zituen, denak bera baino zaharragoak. Zaharrena, Jose Mari, Bizkaiko Gobernadorea zen auto istripu baten ondorioz hil zenean, 1933an. Gainerako bostak hasieratik borrokatu ziren 1936an altxatutako faxisten aurka; bostei egokitu zitzaien oinazea eta hondamendia.
Berak ere, Maria Asuncion Amilibiak, erbesteratu beharra izan zuen, Santanderra lehenik, Frantziara gero, eta Txilera azkenik.
Abenduan argitaratuko den “Noiz arte justiziarik gabe” CD-liburuko ipuinak eta kantuak Sunti Amilibiaren testuetatik abiatzen dira.

 

Ostiral honetan bertan Tolosako Topic aretoan

Sarrerak lehiatilan edota Internet bidez eskuragarri daude

 

Une politak taula gainean

Zuzenekoetan lagunak aritu dira kantuan gurekin

9

Udaren atarian eskainitako emanaldietan une gogoangarriak bizi izan ditugu taula gainean. Balerdi Balerdiko Toño Muro, Sokaideko Naroa Gaintza, Gozategiko Imanol Goikoetxea edota Berri Txarrakeko Gorka Urbizu izan dira gure gonbidatuak azken emanaldietan. Plazer handia, guretzat. Biba zuek!

 

Don Inorrez ikusi dugu
San Josera bidean...

Datorren astean, Iruñean eta Larrabetzun arituko gara

Gutxitan izaten da. Hiru kontzertu jarraian egin behar izatea. Ez gaude horrelakoetara ohituta. Baina gogo handiz ekin genion erronkari. Eta orain, nekeak gainditzen hasiak garen honetan, beste hiru emanaldi jarraian egiteko irrikitan gaude berriz ere. Hiruetan lehena Bilbon eskaini genuen. Beti da plazer handia Kafe Antzokira itzultzea. Jende atsegina lanean eta entzule atseginak rock and rollaren aterpe eder horretan. Plazer handia da, era berean, bidean Quique Gonzalezekin elkar topo egitea. Aspaldiko lagunekin elkartzea bezala. Bigarrena izan zen Quiquerekin Irungo Amaia Antzokian eskaini genuena eta, gure harridurarako, jendeak adi-adi entzun zituen gure kantu denak. Hirugarren saioa Iruñean eskaini genuen. Onki Xin tabernan. Toño Balerdi Balerdiko kantariarekin abesti bat abesteko ohorea izan genuen eta, bitxikerien artean, "Esan bare" sekula argitaratu ez dugun kantua abestu genuen. Datorren astean itzuliko gara zuzenekoetara. Iruñean eta Larrabetzun ditugu hitzorduak. Agenda dituzue xehetasun gehiago.

 

 

Quique Gonzalez & Bide Ertzean elkarrekin berriro

Maiatzak 27, ostirala. 20:00 | Irun, Amaia Antzokia

Kutxa Kultur jaialdiak bigarren edizioa aurkeztu du. Jarduera ezberdineko ekitaldiak iragarri dira udaberri honetarako. Eta tartean da, Quique Gonzalez eta Bide Ertzeanek eskainiko duten kontzertua, datorren maiatzaren 27an ostirala, Irungo Amaia Antzokian. 20:00etan zabalduko dituzte ateak. Sarrerak dagoeneko salgai daude Servikutxa, Telekutxa eta kutxa.net zerbitzuetan.

Sopelako kontzertua grabatu egingo du ETBk

Martxoak 25, ostirala. 22:30 | Sopela, Kurtzio



Akabo birusak. Sasoiko gaude berriro. Eta akaso, lehen baino gogotsuago. Denbora tarte honetan eta, halabeharrez, bi kontzertu bertan behera utzi baditugu ere (Bilbon eta Iruñean), ea datozen hilabeteetan data horiek berreskuratzen ditugun.
Bien bitartean, “Don Inorrez” diskoaren aurkezpenekin jarraitzen dugu. Martxoaren 11n Lakuntzako Sorgiñak-en hirukote moduan aritu ginen arren, datozen emanaldietan ohiko formaziora itzuliko gara. Hala joko dugu Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, datorren martxoaren 25ean.

ETBk grabatu egingo du Sopelako emanaldia eta, aurrerago, “Gaztea Live” saioan eskainiko dute gure kontzertua. Berezia izango da emanaldia, “Don Inorrez” diskoko kantuak eskaintzeaz aparte, gure errepertorioko beste doinu batzuk ere eskaintzeko asmoa dugulako.

Sarrerak dagoeneko salgai dira Sopelako Gazte Bulegoan. Egunean bertan ere, Sopelako leihatilan izango dira salgai. Hala ere, ohar txiki bat. Aretoa txikia da, beraz, badaezpada eta tokia ziurtatzearren, sarrera aldez aurretik erostea komeni da.

Info gehiago:
Sopelanako Gazte Bulegoa
Mendieta kalea 11, Kurtzio Kultur Etxea
Telefono zenbakia: 94 406 55 05
E-posta: oij@sopelana.net.

 

Bertan behera Bilboko
eta Iuñeako kontzertuak

3 Bilbo Kafe Antzokia | 5 Iruñea Onki Xin

OHARRA: Bide Ertzean taldeak asteburu honetan eskaini behar zituen kontzertuak bertan behera gelditu dira kantaria gaixo dagoelako. Barka eragozpenak.

 

Don Inorrez, Bilboko
Kafe Antzokian

Martxoak 3 osteguna | 21:30 | Bilbo Kafe Antzokia

Ez gara Inauteri zale eredugarrienak. Eta aspaldi kendu ziguten tolosar zuzenaren titulua. Hau guztia diogu arrazoi sinple batengatik: martxoaren 3an osteguna, Bilboko Kafe Antzokian arituko gara. Ba Bilbora, “Don Inorrez” aurkeztera hurbilduko garen egunean bertan hasiko dira Inauteriak Tolosan… Eta handik bi egunera, Inauterietako larunbatean, Iruñeko Onki Xinen jotzeko hitza eman dugu Bide Ertzean Trio formatoan.

Ez gara eredugarri eta ez dugu izan nahi. Eta ez ditugu tituluak maite. Baina ez pentsa, denetarako denbora izango dugu, eta zuzeneko emanaldietan ez ezik, Inauterietan ere ibiliko gara, mozorroa lagun.


Azken kontzertuan, Markina-Xemeingo Uhagon Kultur Etxean egon zineten guztioi, mila esker. Baita aretoko jendeari ere. Ederki asko pasa genuen. Ikus bisean eskaini genuen abestietako bat. Laster arte!

 

Don Inorrez,
Markina-Xemeinen

Otsailak 5, lar. | 22:30 | Uhagon Kultur Etxea

“Don Inorrez” diskoaren aurkezpen birak jarraipena izango du larunbat honetan, Markina-Xemeinen (Bizkaian). Uhagon Kultur Etxean, gaueko 22:30etik aurrera. Sarrerak egunean bertan salgai izango dira. Azpeitiko San Agustinen bezala, Markina-Xemeineko kontzertuan, Joserra Senperena, Karlos Arancegui eta Ubeda anaiak igoko dira taula gainera.
“Don Inorrez” diskoko kantuak eskaintzeaz gain, aurreko diskoetako kantuak ere eskainiko dituzte.

 

Jet lag gabe,
Azpeitian pentsatzen

Urtarrilak 28, ost. | 22:00 | San Agustin Azpeitia

Jet lag gabe itzuli gara Londonetik. Alderantziz, indartsu eta gogo biziz. London Basque Society euskal elkartekoek antolatutako saioan primeran pasa genuen. Hirukote moduan aritu ginen pasa den larunbatean Londonen, Oxford House izeneko areto ederrean. “Don Inorrez” diskoa aurkezten hasi genuen kontzertua baina aurreko diskoetako hainbat doinu ere eskaini genituen. Baita Deabruak Teilatuetan taldearen “Gaur euria egin du” kantua ere!

Harrera ederra egin ziguten gainera. Ikasleak, han lanean daudenak… Euskaldunak nagusi ziren baina baziren ere bestelako herrialdeetatik hurbildutakoak ere. Denei, ehun mila esker!
Kapera moduko batean jo genuen, chapel deitzen diote han, eta ostiral honetan Azpeitian, San Agustin Kulturgunean joko dugu, garai batean eliza edo kapera izandako areto berrituan. Deabruak guarda gaitzala luzaroan!

Azpeitian, laukote moduan arituko gara, Joserra Senperenarekin batera.

 

London calling...

Urtarrilak 22, larunbata | 19:30 | Oxford House, London, UK

Bai, ondo irakurri duzu. London Euskal Etxea Basque Society elkartekoen eskutik, bidaiatzen hasiko dugu urtea. Bide Ertzean Trio moduan arituko gara Londonen. “Don Inorrez” diskoaren oihartzuna, beraz, London aldera ere iritsiko da. Bide batez, aurreko diskoetako kantu batzuk ere eskainiko ditugu.
Eta Londonetik bueltan, Azpeitiko kultur etxe berri batean arituko gara, eta Joserra Senperenarekin batera. Azpeitikoa urtarrilaren 28an ostirala izango da, San Agustin Kulturgunean, gaueko 22:00etatik aurrera. Sarrerak egunean bertan jarriko dira salgai.
Emango dugu saio hauetan bizitakoaren berri.

 

Bien bitartean, Donostiako Victoria Eugenian eman ziren une eder horietako batzuk bideo honetan dituzue bildurik.

 

Mila esker!

Abenduak 16, osteguna | 20:00 | Victoria Eugenia antzokia

Erronka handia zen guretzat. Orain arte, antzeko aretoak arrotzak izan dira guretzat. Baina Donostiako Victoria Eugenia antzokian jotzeko proposamena iritsi zitzaigunean, ez genuen zalantzarik egin. Jendeak nola erantzungo ote zuen, kezka hori genuen. Ze, aukeran, ez da plaza txikia Donostiakoa. Baina lagun ugari bertaratu ziren eta giro ederra sortu zen taldekoen eta ikusleen artean.

Lerro hauen bidez, eskerrik asko Victoria Eugenia aretoa zuzentzen dutenei, Serrano ekoizpen etxekoei, lanean izan ziren teknikari denei –bertakoei nahiz gurekin joan zirenei– eta gure saioetara hurbildu ohi zareten guztiei. Plazer handia. Don Inorrez aurkezteko biratxoa zoragarria izan da, zinez.

Ea laster batean, emanaldi gehiago iragartzeko moduan garen. Bien bitartean, besarkada handi bana.

 

Lizarbakar, making off

Garates Studios, Hari Orkestraren grabazioa

Asteburu honetan:
Bermeo eta Bartzelona

Abenduak 10 Bermeo | Abenduak 11 Bartzelona

Baten faltan, bi ziren abenduaren 7an eskaini beharreko saioak; biak Durango aldean. Garaiz atera ginen etxetik eta ederki asko bazkaldu genuen Elgetako Espaloia Kafe Antzokian. Honakoan, txintxo-txintxo bazkaldu eta ospa, elgetar batzuk peligro handia baitute, eta badaezpada ere…

Lehen hitzordua Ahotsenean genuen, 16:00etan. Sortzaileoi ahalbidetutako gunean, saio akustikoa eskaini genuen. Iritsi, gitarra soinean jarri eta kantuan hasi, dena bat izan zen. Hirukote moduan, Don Inorrez diskoko lau kantu jo genituen. Sorkuntza lanetan gabiltzanok, asko irabazi dugu Ahotsenearekin. Are gehiago, honez gero ez dugu Ahotsenearik gabeko Azokarik irudikatzen. Trasteak jaso eta promo lanetan ibili ginen ondoren. Garagardo bat hartu eta Plateruenan bertaratu ginen; zain genituen gainontzeko taldekide eta teknikariak.

Aspaldi ez genuela bostak elkarrekin jotzen eta pozik aritu ginen. Disko berriko kantuekin hasi genuen Plateruenako saioa baina aurreko diskoetako kantuak ere plazaratu genituen. Eta bertsio bat ere egin genuen, Xabier Leteren “Ni Naiz” abestia.

Asteburu honetan ere, beste bi hitzordu ditugu. Ostiral honetan Bermeoko Kafe Antzokian arituko gara eta larunbatean, Bartzelonako Euskal Etxean. Ez ahaztu abenduaren 16an Donostiako Victoria Eugenian eskainiko dugun kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daudela.
Xehetasun gehiago dituzue Agendan. Animo lagunok!

Hurrengo geltokia: Durangoko Kafe Antzokia

Abenduak 7 asteartea | 22:30 | Durango, Plateruena

Arraroa da futbol partida esanguratsu bat ("klasikoen artean klasikoena" omen) astelehenez jokatzea. Hori bezain bitxia, kontzertu bat eskaintzea negu giroko astelehen batean. "Nor arraio etorriko da gaur gu ikustera?", hori geure buruari egiten genion galdera. Baina azaroaren 29a astelehena ondo gogoan izango dugu luzaroan. Gasteizen hotza nagusi, astelehen buruzuri, futbola beste hizpiderik ez... Hala eta guztiz ere, Luis Aranburu Musika Eskolan jendea pilatu zen; "Don Inorrez" birako lehen kontzertua ikusteko gogoz. Hirukote moduan aritu ginen eta lan berriko kantuak eta kontuak aipatzeaz gain, aspaldiko batzuk ere eskaini genituen.

Durango izango da hurrengo geltokia. Disko eta liburu azokaren baitan arituko gara abenduaren 7an asteartea, Durangoko Plateruena Kafe Antzokian. Ordurako, boskote izango gara, Joserra Senperena eta Fran Iturberekin batera. Txuma Murugarrenek ere diskoa aurkeztuko du gau berean, 22:30ean hasita. Sarrerak aldez aurretik 10 euro, bertan 12 euro.

 

"Don Inorrez" bira
Gasteizen hasiko da

Azaroak 29 astelehena | 19:00 | Luis Aramburu auditoriuma

Irailaren 28an aurkeztu genuen Donostian, prentsaurreko bidez, Bide Ertzeanen disko berria: "Don Inorrez". Geroztik, Euskal Herriko hiriburuetako saltoki nagusiak bisitatu ditugu. Aurkezpen moduko ekitaldien bidez, hainbat kantu eta hainbat kontu plazaratu ditugu Elkar eta FNAC saltokietan. Orain, onena hastera doa: zuzeneko emanaldi-sorta. Lehen kontzertua Gasteizen eskainiko dugu, Luis Aramburu auditorio ederrean, Correria 108 kalean (alde zaharrean). Kontzertua doan da baina bertaratzeko gonbidapena behar da. Dagoeneko eskuragarri daude Gazte Informazio Bulegoan (945 161330).
Eta segidan, Durangoko Kafe Antzokian, Bermeoko Kafe Antzokian, Bartzelonako Euskal Etxean eta Donostiako Victoria Eugenia antzokian porturatuko da "Don Inorrez" diskoaren aurkezpen-bira. Xehetasun gehiago, Agendan.

 

Showcase-aurkezpenak
Hurrengo geltokia: Bilbo

Azaroak 25 eguena | 19:00 | Bilbo, FNAC | Alameda Urkijo 4

Hurrengo asteetan diskoaren inguruko berbalditxoa eskainiko dugu Euskal Herriko hiriburuetako hainbat musika dendatan. Diskoak hitz bi, eta kantu bat edo beste Ima&Karlos&Joni hirukotearen eskutik. Eskuinaldeko zutabean, data zehatzak.

Eta, abenduan, zuzenekoak!

 

"Don Inorrez"
Kamisetak salgai

Neska nahiz mutil | T-shirt | S M L XL

Disko berriarekin batera, kamiseta berriak plazaratu ditugu. Diskoan ageri diren elementu estetikoekin apaindutako kamisetak 12 eurotan daude salgai.

Tailak, hauexek:
Mutilentzat: S, M, L eta XL. | Neskentzat: S, M eta L.

Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok emaila idatzi emaila idatzi zuen izen abizenak, posta helbidea eta taila zehaztuz (baita mutilarentzat edo neskarentzat den).
Kontuan izan, posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkiola.

 

 

Imanol Ubeda
Durangoko Plateruenan

Azaroak 4 osteguna | 20:00 | Kantuaren kantoia

Berbaldia eta kantuak, biak batera entzungo ditu Plateruenara bertatatzen denak. "Kantuaren kantoia" zikloan lehena izango da Imanol Ubeda. Bazterrean utzitako kantuak eskaintzeko aukera baliatuko du.

 

Zurekin dantzatu nahi nuke
entzungai

Don Inorrez, Bide Ertzean taldearen disko berria

 

Zurekin dantzatu nahi nuke
video berria ikusgai

Don Inorrez, Bide Ertzean taldearen disko berria

 

Iraileko gau batean
kantua ere entzungai

Don Inorrez, Bide Ertzean taldearen disko berria

o

Don Inorrez irailaren
amaieran aurkeztuko da

Hotsak-en eskutik, Joseba Ponceren diseinuarekin

 

Disko berriari azken ukituak ematen

Udazkenean argitatatuko du Gaztelupeko Hotsak-ek

Egun hauetan, Andoaingo Garate estudioan gabiltza, disko berria izango dena amaitzen. Grabazioak udaberrian amaitu genituen, baina egun hauetan nahasketak egiten gabiltza.

13 abestiren bueltan ari gara lanean. 2002an "Maite Out" diskoa plazaratu genuenetik hona egin dugun bezalaxe, honakoan ere boskote moduan ondu ditugu abesti berriak. Joserra Senperenak pianoa, hammond organoa eta sintetizadorea baliatu ditu. Fran Iturbe gitarran izan da, elektrikoan nahiz akustikoan. Eta hauekin batera, Trio fantastikoa: Karlos Arancegui baterijolea, Joni Ubeda gitarra apalarekin eta kantuan zein gitarra jotzen, Imanol Ubeda.

Okerrik ez bada bidean, udazkenean ikusiko du argia lan berriak eta Gaztelupeko Hotsak zigiluak plazaratuko du. Kantu berrien artean da azken aldian zuzenean eskaini dugun hauxe, San Josera bidean.

 

Bide Ertzean Trio, ekainean
Zarautzen eta Elgetan

Ekainak 12 Zarautz | Ekainak 13 Elgeta

Hiru ginen hasieran. Bost gara orain. Baina hiru izango gara taulagainean datozen emanaldietan. Dagoeneko Agendan dituzue Bide Ertzean Trio moduan eskainiko ditugun saioen xehetasunak.

Hirukote bezala hasi ginen 1998an, Karlos Arancegui eta ubedatarrak. Boskote gara orain. Hala egin ditugu azken diskoak. Baina datozen kontzertuetan, ordea, hasiera hasierako eredura itzuliko gara.

Berezia bezain bitxia izango da. Baina ez nahastu gero. Soilik udaberri honetan iraungo duen “esperimentua” izango da.

Saio hauek egin eta, segidan, Fran Iturbe eta Joserra Senperenarekin batera jarriko gara lanean berriz ere; hurrengo diskoa izango dena biribiltzera.

Izenak jazz ukitua duen arren, Bide Ertzean Trio ez da taldearen planteamenduetatik hainbeste urrunduko. Baina formazioa bezala, errepertorioa ere ezberdina izango da. Hasiera-hasierako doinu batzuk berreskuratuko ditugu eta berri-berriak diren abesti batzuk ere eskainiko ditugu.
Esan dugu arestian. Hiru ginen hasieran. Bost gara orain. Baina hiru arituko gara taulagainean datozen emanaldietan. Gu hirurak behintzat, irrikitan gaude.

Eskerrak emateko garaia

Doku-bideoa martxoa'10 ©Handcamera: J.Ubeda

Elorrioko Ateneoko partaideak, Eskoriatzako Aitzorrotz elkartea-Inkernu tabernako partaideak, Gasteizko
Jimmy Jazz aretoko kideak, Donostia Kulturako nahiz Lugaritzeko lantaldea eta Gernikako gaztetxeko kideak... esker mila bihotzez.
Ez dugu berehalakoan ahaztuko. Bildutako ikusleei ere eskerrik asko. Laster arte!

Bide ertzean Gasteizen,
Donostian eta Gernikan


Zuzenean: Martxoak 18 | 19 | 25 | 26 | 28


Bide Ertzean taldeak bira txiki bat egingo du hurrengo hamabostaldian. Laukote moduan arituko dira, Ubeda anaiak, Fran Iturbe gitarra-jolea eta Karlos Aranzegi baterijolea. “Leidor sessions” zuzeneko CD-DVDa plazaratu zuten Durangoko Azokan eta dagoeneko hasi dira lan berriena izango dena prestatzen.

Aste honetan, hiru kontzertu eskainiko dituzte:

Martxoak 25 osteguna 21:00h
GASTEIZ Jimmy Jazz aretoa (Coronacion, 4)
Sarrerak: aretoan salgai

Martxoak 26 ostirala 21:00h
DONOSTIA Lugaritz Kultur Etxea (Antigua auzoa)
Sarrerak salgai aretoan bertan eta www.kutxa.net

Martxoak 28 igandea 19:30h
GERNIKA Gaztetxea
Sarrerak egunean bertan aretoan salgai.


Aurreko astekoak:

Martxoak 18 osteguna, Elorrioko Arriolan, 22:30ean (sarrerak aretoan salgai).

Martxoak 19 ostirala, Eskoriatzako Unibertsitateko aulan, 22:30ean (sarrerak Inkernu tabernan salgai).

 

Urtea amaitu eta hasi,
lan eta lan


Zuzenean: Iturbe, Aranzegi eta Ubeda anaiak



"Leidor Sessions" aurkeztu zen udazkenean eta harekin batera iritsi ziren azaroko emanaldiak. Ordutik hona taldearen ikusentzunezkoa ikusi ahal izan da, Ima-Joni-Karlos hirukote modura showcase-akustikoak eskaintzen aritu da hainbat hiriburuetan... Eta, gainera, Gorka Urbizu lagun handiarekin Colemans+ sortu dute. 2010eko martxoan, berriro ere, Tolosako hirukotea Fran Iturberekin batera zuzenean eta taulagainean arituko da. Laster, data berriak iragarriko dira.

 

"Leidor Sessions" saio berezia ETB3 katean

Urtarrilak 16, larunbata| Grabazioaren urteurrena



Datorren larunbatean urtebete egingo du "Leidor Sessions" grabatu zela. Haren ondotik CD-DVDa argitara eman dira eta zine jaialdietarako 64 minutuko dokumentala prestatu da. ETB3ko arduradunek grabaketaren urteurrenean gau berezia prestatu dute. Dokumentala eskaintzeaz gain, dokumentalaren aurretik egun hauetan Karlosi eta Ubeda anaiei egindako elkarrizketa eskainiko dute.

"Graffitti" kantua

Kantuak bisita kopuru polita pilatu du Youtuben

Bide Ertzean taldeak 10 urte bete ditu. Urteurrena behar bezala ospatzeko, jaialdi berezia eskaini zuten Tolosako Leidor aretoan. Emanaldia hunkigarria izan zen. Aparta. Errepikaezina. Ubeda anaiak, Karlos Aranzegi, Fran Iturbe eta Joserra Senperena, unerik gozoenean.
Zuzeneko CD-DVD honetan, disko guztietako kantuak daude eta baita kantu berri bat ere. Raul Lopezek zuzendu duen DVDan, gainera, taldeari buru

zko dokumental bat bildu da.

"Hamar urteko ibilbidea jasotzen duen zuzeneko disko bat eta DVD bat grabatu ditu Bide Ertzean taldeak Tolosako Leidor aretoan, bi orduko emanaldi biribilean. Teknikoki eta artistikoki, akatsik gabea".
Jon Eskisabel (Berria, 18.01.2009)

"Este quinteto es una de las mejores formaciones de pop no ya euskaldun, sino estatal, dueños de un discurso personal afianzado que gana enteros a cada paso que dan".
Arturo García (El Diario Vasco, 18.01.2009)




 
N