N1998 bide ertzean 2008
bide-ertzean@hotmail.com
idatzi-escribe-write

::: index zaharra :: index antiguo

 

DOCUVIDEO: NEW!!

© Garate postSessions (2)

© Garate postSessions (1)

PHOTO:
© Garate, atarikoa

© Leidor, atarikoa

© Garate, 090219

© Leidor, photo

© Leidor, photo

© Leidor, photo

© Leidor, photo1

© Leidor, photo2

© Meskal, photo

© Leidor, crew

VIDEO:
© Eitb Kultura. Urt'09

© Gaur egun. Urt'09

PRESS:
© Berria. Urt'09-16

© DV. Urt'09-16

© Argia. Urt'09-23 NEW!

BLOG:
© A. Urt'09-17-18

© B. Urt'09-17-18

© C. Urt'09-17-18

© D. Urt'09-17-18

© E. Urt'09-17-18

© F. Urt'09-17-18

© G. Urt'09-17-18 NEW!

ZUZENEKO EMANALDIA
EGUNA, TOKIA:

• Leidor, Tolosa (Gipuzkoa)
• Urtarrilak 16, ostirala. 22:00

PRENTSA BULEGOA:
• Olearso

IRAKUR bide ertzean

• Laster dator grabaketa...
• Berastegin dago abiapuntua

 

IKUS bide ertzean
Lantalde osoa Leidorren
Usurbilgo Kale Nagusian bizi zen Manuel Goenaga. “Non dira” diskoa prestatzeko, azalpen ugari eskaini zizkigun gudaria.
Historialariek diote 1939an amaitu zela gerra. Baina Manuel Goenagarentzat hiru urte beranduago bukatu zen, 1942an. Preso hartu zutenetik, “batallón de trabajadores” delakoan aritu behar izan zuen lanean. Francoren errejimenak, urte luzez, preso eta lanean izan zituen halabeharrez hainbat atxilotu.
2005eko uztailean ezagutu genuen guk. 90 urte zituen orduan, fisikoki ahul zegoen baina burua argi zuen, oso argi. 36ko gerrari buruzko pasarte asko kontatu zizkigun. Besteak beste, Blas Ugarte bere lagun usurbildarra nola hil zuten azaldu zigun. Eta pasarte hori da hain zuzen “Manuel Goenagak kontatutakoa” abestia osatzeko baliatu genuena (“Non dira”, Gaztelupeko Hotsak-2006).
Maiatzaren 5ean zendu zen, 94 urte zituen. Beti arte, Manuel Goenaga.

 

 

 

DISCografia bide ertzean
• BIO laburra diskoz disko
esan bare
non dira
2006

[CD]
G.Hotsak

esan bare
esan bare
2004
[CD]
G.Hotsak
maite out
maite out
2002
[CD]
G.Hotsak
grisa
grisa
2000
[CD]
G.Hotsak

Zure Minari
zure minari
1999
[CD]
G.Hotsak

bide ertzean
bidertzean
1998
[maxiCD]
G.Hotsak

bide ertzean
Kantuak,
Songs

[+]
More



2009-01-16. Leidor-Tolosa

"Zuzeneko emanaldiaren grabaketa"
[Ikus, egitasmoa azaltzen duen BIDEOA]

ZUZENEKO EMANALDIA
EGUNA, TOKIA:

• Leidor, Tolosa (Gipuzkoa)
• Urtarrilak 16, ostirala. 22:00

PRENTSA BULEGOA:
• Olearso

SARRERAK:
[DAGOENEKO SALGAI]
• Prezio bakarra: 10 euro
• Telesalmenta: Kutxa
••••Servikutxa
••••Telekutxa 943 00 12 00
••••www.kutxa.net   

Aurresalmenta

AURREZ SALGAI :
[DAGOENEKO SALGAI]
• Meskal, Orbela eta
Zunbeltz. (Tolosa).
• Ernaitza (Andoain).
• Urepele (Berastegi).

IRAKUR bide ertzean

• Laster dator grabaketa...
• Berastegin dago abiapuntua

 

ENTZUN bide ertzean

myspace.com/bidertzean

 

 

 

 

DISCografia bide ertzean
• BIO laburra diskoz disko
 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

bide ertzean
1998-2008
grabación
en directo
CD-DVD
Leidor
Tolosa
Gipuzkoa

bide ertzean TV

bide ertzean music

T SHIRT-SALGAI


Mutilak S, M, L, XL. Neskak: S, M, L, XL.
Kamiseta posta bidez erosi nahi duzuenok, idatzi bide-ertzean@hotmail.com posta elektronikora.

Etxeko posta helbidea
eta taila zehaztu (baita mutilarentzat edo neskarentzat den).

10 euro, baino ez. Posta bidez, kamisetaren prezioari bidalketa gastuak gehitu beharko zaizkio. 

KONTZERTURA JOATEKO
ARRAZOIAK

Grabaketaren partaide bilakatuko zarelako. Zuzeneko CD-DVDa izatean zeu ere ikuskizunaren parte bilakatuko zara.

:::
Berezia eta bakarra izango delako. Grabaziorako muntaia handia prestatzen ari gara, soilik eta bakarrik Leidorren eskainiko dena.

:::
Ikusgarria izango delako.
Musika, irudiak, argiak… elementu askoren metaketa izango da.

:::
Boskote bezala arituko garelako.
Kartelean agertzen ez badira ere, Fran Iturbe eta Joserra Senperena musikari handiak izango dira gu hirurokin batera.

:::
Disko guztietako bilduma osatu dugulako. Dagoeneko jotzen ez genituen kantu zaharrenetik hasita berrienera: “Bide ertzean”, “Badator Eguna”, “Non dira”...

:::
Kantuen berrikuspenak estrainekoz entzungo dituzulako.
Lehen diskoetako kantuak boskotera moldatu ditugu harmonika, pianoa, hammond-a edota akordeoia bezalako elementuak erantsiz.

:::
Doinu berriak estrainekoz entzun ahal izango dituzulako.
Aurreratu daitekeena, “Graffiti” izeneko kantu berria.

:::
Festa batean bilakatuko delako.
Emanaldia taldea sortu zeneko hamargarren urteurreneko ospakizuna bilakatuko delako.

 

DVD-AREN
ATARIKOAK

Urepele, Berastegi
081018

Ima, Joni eta Karlos
Maxi-CDko kantuak eskaini zituzten, beste zahar askoren artean

Kultur Etxea, Asteasu
081023

Ima eta Karlos
Asteasun aritu ziren zuzenean, kantu zahar gehiago eskainiz

Garate Studios
081031

Ima, Joni, Karlos eta Joserra burubelarri dabiltza zuzenekoa prestatzen. Laster gehituko zaie Fran

 

1998ko San Joanak. “Aupa Karlos! Kafe bat hartuko dugu? Imak eta nik proposamen bat egin nahi dizugu”. Telefonoz hitzordua jarri eta kafe batekin hasi zen udako arratsalde hura, entsegu batekin amaitu zen. Geroztik, 10 urte pasa dira. Gainerakoa, gutxi edo asko, ezaguna duzue.

Akaso zenbakia borobila delako edo, kontua da nostalgiari tarte bat egitea erabaki dugula 1998ko udan kafea hartzeko geratu ginen hiruok.Hala azalduko gara Berastegiko Urepel aretoan. Hirukote moduan.
Aspaldi jo gabe ditugun hainbat kantu ekarriko ditugu gogora. Eta hasi, 1998ko udazkenean plazaratu genuen lehen disko hura eskainiz hasi genuen emanaldia. Oso-osorik, gainera.

Grabazio etxea / Disquera

Gaztelupeko Hotsak
Estudioa / Studio
Prentsa / Promozio lana

::: Bide ertzean zuzenean, Leidor sessions.

Laster jarriko da
salgai CD-DVD berria

090827 • Tolosa •

"Leidor Sessions" izango da Bide Ertzean taldearen zuzeneko diskoaren izenburua. Urte hasieran taldeak Tolosako Leidor aretoan eskainitako kontzertua islatuko du lan berri honek, eta CD-DVD euskarrietan plazaratuko da. DVDan, osagarri moduan, taldeari buruzko dokumentala jaso da. Dokumentala osatzeko, Kirmen Uribe, Jose Luis Otamendi eta Iñigo Aranbarriren adierazpenak bildu dira eta baita Gorka Berri Txarrak, Kaki Arkarazo eta Gaztelupeko Hotsak zigiluko Xarra Azkaraterenak ere.
DVDa Modus Operandi produktora donostiarrak ekoiztu du eta Raul Lopez gaztea aritu da errealizadore lanetan.
Aste gutxi barru, beraz, jada eskura izango da "Leidor Sessions", Bide Ertzeanen 10 urteak laburbiltzen dituen zuzeneko argitalpena.

Michael Jackson
ez da hil

090626 • Tolosa •

Leidor Sessions kontzertua eta gero, Mescalen festa ederra antolatu genuen. Irudian, Bide Ertzeaneko kide batzuk eta hainbat lagun azaltzen gara, "We are the world" kantatuz.
Musikalki urruti bagaude ere, artista bezala beti iruditu zaigu liluragarri Michael, dantzan, kantuan... Festagiroan zenbatetan kantatu ditugu bere kantuak Tolosako Mescalen. Hedabideek diotenaren kontra, Michael ez da hil. Mescalen jarraituko du dantzan eta kantuan, zeru griseko egunak edertuz.

Garate post Sessions

090522 • Tolosa •

“Leidor sessions” diskoari forma emateko audioaren nahasketa lanak egiten hasi ginen, orain hilabete. Eta zertan datza diskoan txertatuko ditugun kantuen nahasketa prozesua? Bada, hori hobeto ulertzeko Garate estudioan bideo irudi gehiago hartu ditugu. Joni aritu da kamara eskuetan hartuta, hauexek bideoaren protagonista nagusiak: Ima Ubeda kantaria, Joserra Senperena hammondista eta Kaki Arkarazo soinu hartzailea. Garateko sesioen bi bideoak Youtube gunean.

bide ertzean TV bide ertzean TV
postSessions (2) postSessions (1)

 

From Leidor to Garate

090219 • Garate, Andoain • Photo

Hasi gara “Leidor sessions” diskoari forma ematen. Gogoangarria izan zen urtarrilaren 16an Tolosako Leidor Aretoan eskaini genuen kontzertua. Nekez ahaztuko dugu bertaratu zirenek egin ziguten harrera. Orain, zuzeneko CD-DVDari forma emateko garaia da.

Audio nahasketekin hasi gara aste honetan. Andoaingo Garate estudioan ari gara lan hori egiten. Raul Lopez ere, bideo-grabazioaren zuzendaria, DVDa osatzeko irudien muntaiarekin hasi da.

©arb argiuneak

Ederra

Horrela laburtuko dugu urtarrilaren 16ko kontzertu-ospakizuna. Taula gainean izan ginenok zein alboan izan genituen teknikari eta laguntzaileek ordu asko egin genituen lanean. Orain, lana behar bezala bukatzea baino ez zaigu falta. Ea berandu baino lehen, buruan dugun CD-DVDa plazaratzeko moduan garen. Lerro hauen bitartez, eskerrak eman nahi dizkiegu denei. Baina bereziki, Leidorrera hurbildu zineten lagun guztioi. Hunkigarria izan zen jaso genuen harrera. Festak Mescal tabernan izan zuen jarraipena. Laster arte, lagunok. Kantuari keinu eginez, "zuekin kantatzeko jaio bide ginen mundura".

Ostiral honetan
Leidor antzokian

Bide ertzean zuzenean: Urtarrilak 16 Ostirala 22:00

Dagoeneko eskura daude urtarrilaren 16ko kontzerturako sarrerak. Denak zenbakituak dira, beraz, garaiz ibiltzen denak, gustuko eserlekua aukeratu ahal izango du. Sarrerak ServiKutxan, Telekutxan (943 00 12 00) eta www.kutxa.net webguneetan eskura daitezke. Eta bestela, Tolosaldeko ohiko saltoki hauetan: Orbela taberna (Tolosa), Mescal taberna (Tolosa), Zunbeltz musika denda (Tolosa), Ernaitza liburudenda (Andoain) eta Urepel gazte elkartea (Berastegi). Leidorreko lehiatilan ere izango dira sarrerak salgai.

DATORREN URTARRILEAN TOLOSAN ESKAINIKO DUTENA 1998-2008 urteetan egindako diskoen eta kantuen errepasoa izango da. Kantu zaharrenak boskotera birmoldatuko dituzte eta kantu berriren bat entzuteko aukera ere izango da.

Karlos Aranzegi, Fran Iturbe, Joserra Senperena, Imanol Ubeda eta Joni Ubeda Bide Ertzean taldearen zuzeneko CD-DVDaren grabaketa prestatzen ari dira burubelarri.

Kontzertua ikusgarria izango da. Taldearen gorputz eta arima izan direnak berriro elkarrekin taulgainean izango direlako, batetik. Musikariak jotzen ari diren bitartean hainbat bideo proiekzio tartekatuko direlako, bestetik. Zuzeneko hori, gainera, CD eta DVD formatuetan argitaratuko da. Berezia, bakarra izango da Tolosako saioa. Ikusgarria.

 

Iruñeako Erraldoien Txokoan ateratako argazkia. Historia handikoa, gainera. Ezker-eskuin: Fernan Irazoki, Joserra Senperena, Kaki Arkarazo, Joni Ubeda, Imanol Ubeda, Karlos Aranzegi eta Fran Iturbe.

 

"Beti izan naiz zuzenekoen diskoen zale"

Joserra Senperena

Joserra Senperena

“Beti izan naiz zuzeneko diskoen zale: Deep Purpleren Made in Japan, Eric Claptonen Just one night, Live fron New York city, 1967 edo Lluis Llachen Gener del 76. Disko hauetan recordingak ezinezkoak dira (instrumentuak mugarik gabe gehitzea), ezta trackak errepikatzea behin eta berriro, ezta grabaketa estudioari esker egin daitezen beste trikimailu-tranpa guztiak. Zuzeneko haietan klaketa ere ez zen erabiltzen (egungoetan bai), horri esker musika den bezala entzuteko parada dugu, bere alderik gizatiarrenean.

10 urte Bide Ertzean sortu ondoren, Ima, Joni, Karlos, Fran eta nik zenbait kantu berriro grabatzea erabaki dugu, eta zuzenean izango da, taulagainean entzuten den bezala, ezer gehiago erantsi gabe, trikimailu eta klaketarik gabe. Gaur sentitzen ditugun moduan ari gara berrikusten eta jotzen, euren instrumentazioa eta egiturak moldatzen, Imak aurten idatzi izan balitu bezala. Eta prozedura hunkigarria izaten ari da. Taldea, lantalde teknikoa eta gure ingurua ilusio handiarekin egitasmoa lantzen gabiltza.

Gainera kontzertua filmatu egingo da. Raúl Lópezek zuzenduko du, Lucio montatu zuena, azken urteotan Euskal Herrian ekoiztu diren pelikularik onenetako bat. Eta eszenatokia Tolosako Leidor antzokia izango da, Bide Ertzean taldearen ohiko lekua..

 

"Leidor sessions"

Imanol Ubeda

Joserra Senperena

Bide ezberdinetatik iritsi gara eta bide berriak urratzen jarraitzeko borondatea dugu. Baina bide ertzean, beti aurkitu dugu elkartzeko tarteren bat.

Ez dakigu oso ondo nola hasi zen den DVDaren kontua. Eta ez galdetu nola iritsi garen honaino. Kantu bat bukatzeko eta beste hogeitalau zuzenean eskaintzeko premia dugu.

Atzeko ispilutik, urrun ikusten ditugu 1998an plazaratu genituen kantu xalo horiek. Baina hamar urte bete dituzten kantu horiek ate joka ditugu berriz ere. Eta gu pozik. Aspaldiko lagunen bisitak hala izaten dira.
Atzera begiratzeko beldurrik ez dugu baina guk aurrera begiratu nahi genuke. Eta neguko gau hotz hauetan, boskote bat entzuten da Tolosako Leidorren. Joserra, Fran, Karlos, Joni eta Ima. Kantuari emanak. Zuzenean. Inongo artifiziorik gabe. Aspaldiko rock taldeak bezala.

Ez galdetu nola iritsi garen honaino, irudiak betikotuko gaituen unera eta tokira. Guk ere ez dakigu oso ondo. Sinplea baita gure artekoa. Kantu baten barruan kabitzen den aberria da gurea.


"98-08. 10 urte,
zuzeneko bat"

Karlos Aranzegi


Joserra Senperena

Nork esango zigun ‘98ko uda hartan Café Iruña mitikoan elkartu ginen hirukoteari ‘08ko udan,zuzeneko bat grabatzeko asmoetaz hitzegiten arituko ginenik?
10 urte adin polita da,zuzenekotan ederki pasatzen dugu,eta gaur egun boskote bezala finkatu garen Joni, Ima, Joserra, Fran eta Karlos-i zuzeneko hau egiteko unea iritsi zaigula sentitzen dugu.

Hainbat kantu zahar eta berri berreskuratzen ari gara azken hilabete hauetan.Lan hori,etxean gorderik duzun argazki kuttunen bilduma berrikustea bezala da.Kantu bakoitzak hainbat bizipen eta momentu bergogoratzen dizkizu.Argazkiak ez bezala, kantuak birmoldatu eta gaur egungo janzkeretara egokitu daitezke,ta hortan gabiltza buru belarri,gogotsu,ahalik eta jantzi dotoreenekin janzten.Lan polita.

Beraz,Urtarrilaren 16an ea nola geratzen zaigun argazki bilduma,gu ahalik eta argazki politenak egiten saiatuko gara. Dotore etorri,ze, zuek ere argazkian parte hartuko duzue”.

 

 
N1998 bide ertzean 2008